Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Adierazpena

Adierazpena

  1. Gure ekimen kulturalak gizarte zibilaren ondorioz sortzen dira, diru irabazpen asmorik gabekoa da eta bokazio publiko handia agertzen dute.
  1. Sozialki konprometituta gaude. Ikuspegi orokorretatik abiatzen gara bertan aritzeko, hurbilen dugun ingurune eta erkidegoaren gainean.
  1. Gure ekimenak askotarikoak diren, kulturen arteko, diziplinen arteko eta deszentralizatuta dauden ikuspegien garapenera bideratuta daude.
  1. ZAWPek jatorria irabazi asmorik gabeko elkarte kulturalean du, baina jardutean parte hartzera zabaldutako hiritar mugimendu bat bezala osatu da. Ez sormen eta kultura sektoreetatik bakarrik, baizik eta gizartearena orokorrean.
  1. Gure burua definitzeko independe eta autogestionatua hitzak erabiltzen ditugu, baina gure egoera beste agente batzuei dagokiolarik interdependientea dela jakinda, gure ekintza garatzen dugun ingurune heterogeneo eta konplexua delarik. Edozein kasutan, independentzia hau askatasun bezala ulertu behar da, bereziki, beste baten esku hartzea egon barik eskubideak eta erabakiak burutzeko bezala.
  1. Mugimendu sozial eta kultural bezala, ekimen eta ideaiak sorraraztea suspertzeko topagunea gara. Ikertze, sormen eta ekoizpen artistikorako laborategia gara, baita giza berrikuntza eta ikaskuntza kolektiborako plataforma.
  1. ZAWpeko ekimenen artean asko gune ezberdinetan burutzen dira, hauek lan egiteaz gain, bizi ahal izateko ekosistema bat eratzen dute.
  1. Gure espazioen jasangarritasuna finantziaketa ereduaren araberakoa da, beste agente batzuen mendekotasun ekonomikoa murriztuz eta logika ekonomiko eta finantzaketa mistoa bereganatuz. Merkatuan ekimen errentagarrien bidez birbanaketa (dirulaguntza-partehartze publiko eta pribatuak), elkarrekiko (boluntariotza, trukea espezietan, etab.) eta autofinantzaketa oinarriei arreta jarriz. Hala ere, printzipio hauek ez dira menpean ez behin-behinekotasunean erori behar.
  1. ZAWP hausnarketa eta interpretazio hariketa da, baina era berean, birsorkuntza sozial eta ekonomikoan lan egiten du, degradatutako gune industrialean, sormenean eta kulturan oinarritutako aukeren sorreraren bidez, beste enpresa eta ekimen batzuentzat trakzio-eragile izanik.
  1. Kudeatzaile taldeak, ikerketa, garapena eta berrikuntza ZAWPeko ekimen guztietan ezartzen ditu zeharkako ildo bezala. Elkarteak berak bultzatutako ekimenen, edota era berean lan egiten duten ekimenei laguntza praktiken bidez. Guretzako, bide honetan ahaleginak egitea, gure proiektuak eta sormenak indartzea dakar, baita kultura eta gizartearen aldetik eraldaketak sorraraztea. Ezagutza, eraldaketa, ebazpide bideen, etab. bilaketa. Abangoardia.
X