Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Papelera ZAWP
papelera flamenco

Papelera ZAWP

Gaur Papelera bezala ezagutzen dugun eraikuntza 1958an sortu zuen Industrias Taibo enpresak. Burdina lan egiten zuen enpresa hau, zeguruenik Deustuko Erriberako eraikin honetan ezarri zen Kanalaren lanen ondorioz. Insustrias Taibo Ondoren, Papelera Nervión enpresa ezarri zen, eraikin hau okupatu zuen azken edifizioa, eta zeinen izena, nahi barik eraikin honen izena hartzea egin dugu.

Urte batzuk hutsik egon ostean, ZAWPek toki hau berreskuratzeko bidea bilatzeko ahalegina egin zuen, kontserbazio hutsetik haratago joanez, antolakuntza edo ordenaziotik at baitzegoen. Urte bat ondoren, arrakasta handirik izan gabe eta dena galzeko ideia genuelarik (eraispen momenturarte biltegi bezala erabiliko zelarik), ZAWPeko lankideek alokatsea erabaki zuten, bere soldaten parte bat eskainiz. Eraikinak zuen egoeraren ondorioz, bagenekien ezin geniola erabilpenik eman, hala ere, alokatua izateak erakunde batzuekin elkarrizketak behartzea errazten zigun, horrela auzokideentzat eta kulturarentzat espazio bezala berreskuratzeko.

Azkenean, eraikina salbatzea lortu genuen, Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen(IOHLEE) laguntzaz. Era berean, eraikina 2012ko azaroaren 29an onartutako Zorrotzaurreko Egitasmo Berezian hornikuntza publiko bezala kalifikatzea ere lortu genuen. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak tokia errehabilitatzea erabaki zuen bere Sormen Lantegia programatik eratorritako diru-laguntza bidez. Behin helburu hau beteta, Papeleraren antzinako eraikina udalaren jabetasun izatera igaro da.

Denboraldi horretan (2011/2012), ZAWPek dirua inbertitu du alokairuan, aseguruetan, elektrizitatean, etab. denbora eta giza baliabideak, eduki proposeman bat garatuz gain. Gaur egun, Bilboko Udaletxeak aldizkarietan argitaratu du, beraiek izango direla gune hau kudeatuko dutenak, baina ez dute edukinen proposamenik adierazten. Informazio gehiago ez dagoenez, lehen helburua lortu duguela esan dezakegu: ondare eraikina ez eraiztea, baina gaur ez da ziurra bigarrena lortuko dugun: auzoarentzako espazioa izatea eta eragile independienteek kudeatuta egotea.

X