Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » Ubiqarama web-plataforma bidez eta mugikorreko aplikazio bidez osatutako ekosistema
ubiqarama

Ubiqarama web-plataforma bidez eta mugikorreko aplikazio bidez osatutako ekosistema

Zawp, Zaramari, Simettric y Úbiqa-k Ubiqarama aurkeztuko dizuegu irailaren 27an Garabia ZAWP aretoan, Zorrotzaurre. Proiektu eta eduki digitalak sortzen laguntzen du. Ubiqarama web-plataforma bidez eta mugikorreko aplikazio bidez osatutako ekosistema da.

App-a tokiak mapatzeko eta bideo-, argazki-, audio- eta testu-edukiak sortzeko dago diseinatuta. Horiek sinkronizatu egiten dira eta plataforman argitaratzen dira mosaiko-formatuan. Horiek mapetan geoposizionatzen dira eta ibilbideak sortzeko aukera ematen dute.

Ubiqarama software librea eta doakoa erabiliz garatu da. Proben fasea amaitu ostean liberatuko da. Ubiqaramarekin, edozein pertsonak edo erakundek sortu eta pertsonaliza dezake mapaketa-proiektua eta narratiba digitalak.

Aurkezpenean, Ubiqaramaren deskribapena eta mapaketa-ariketa egingo dugu edukiak sortzeko eta plataforma eta app-a probatzeko. Hiriaren ikusezintasunari, ezkutatutako hiriari, eta espazioan eta denboran narratiba desberdinekin eraikitako geografia berriei eskainita dagoen BAT 2014ren programazioaren barruan garatuko da jarduera hau.

Noiz

Irailak 27

Non

Garabia ZAWP aretoan

Ordutegia

Aurkezpena: 11,00/13,30

Bazkaria Garabia: 14,00/15,30

Mapeaketa ariketa: 15,30/19,30

Ubiqarama Simettric-ek garatutako Úbiqaren proiektua da

Heman izena hemen

 

Leave a Reply

X