Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » “No soy yo eres tú”
IMG_7138

“No soy yo eres tú”

Zehatz mehatz gogoratzea non, noiz, nola eta norekin batera jaio ziren proiektuak ez da askotan lan erreza. Ez da gure kasua. NO SOY YO ERES TÚ lehenengo aldiz ZAWPeko Terrazan, renderren arteko zigarroxka bat erretzen Garabia Areto ondoan uraren zai dagoen batelean eserita jaio egin zen. 2012. Urtea zen, abenduko ostiral goiz batean. Up!Art eta Marmoka Films izan ziren lehendabiziko ziriborroa egin zuten zawp-kideak. Bizitzak bide ezberdinak hartzen ditu eta hirugarren egunean berpiztu zen eta ZAWP proiektuari estu lotuta dagoen 44Grapasy1Cuchillo-k beregain hartu zuen ziriborro hura eta aurrera eraman du.

“NO SOY YO … ERES TÚ, la película en directo!”, ez da inondik inora agur-omenaldi bat ezta nostalgia lantzen duen egitasmoa ere. El Consorcio taldean eta bere ingurune urbilean dabiltzan protagonistak zinematografia-begirada berezi batez ezagutzeko aukera paregabea dugu oraingoan. Ikuskizunak zuzeneko musika eta zinea elkartzen du eskenatoki eta denbora-lerro berean. 56. Bilboko Dokumentalen eta film laburren Nazioarteko Jaialdi-rako espreski egindako “NO SOY YO, ERES TÚ” filmaren bertsio laburtua eta berezia izango da ikuskizun honen oinarria.

Munduko errepideetatik oraindik aritzen diren El Consorcio kideak, pantailaren bi aldeetatik ikusi eta euren bizitasuna, naturaltasuna, urbiltasuna, profesionalitatea, izakera eta umorea benatazkoa dela baieztatzeko aukera paregabea. Taldeak, filmetik salto egingo du eskenatoki gainera agerpen zaindu eta berezi batean, zuzeneko pelikula bat ikusten ari garela ilusioa sortzen. Benetako 3D analogikoa.

44Grapasy1Cuchillo proiektu honen mamian aritzen den arima da oraingoan. “NO SOY YO, ERES TÚ” izen orokorrari lotuta hainbat ikusentzutezko zein editorial formatu ezberdin dituzte eskutartean, beti kultura arloan berriztatu, hunkitu eta ikertzeko asmoarekin.

Laburbiltzeko, zinea eta zuzeneko musika uztartzen duen experientzia bat ikuslearen emozioa eta ilusioa lortu ahal izateko ea 2 orduko ikuskizunari esker, non El Consorcio taldea lagun izango duten gau berezi honetan.

Ikuskizuna Bilboko Campos Antzokian izango da, azaroaren 20an arratsaldeko 20.00etan, 56. Bilboko Dokumen­talen eta film laburren Nazioarteko Jaialdiko Bertoko Begiradak atal barruan. Hiru belaunaldietako entzuleek lagun izan duten abotsen inguruko dokumental bakarra eta agian, guk dakigunera arte, pantailatik protagonistak ateratzen dituen bakarra.

ZINEBIra linka

http://zinebi.com/56/catalogo/no-soy-yo-eres-tu

NO SOY YO ERES TÚ filmara linka

www.nosoyyoerestueldocumental.com

44Gy1C-ra linka

www.44grapasy1cuchillo.com

Leave a Reply

X