Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » BI-HOTS

BI-HOTS

Urriak 2014, 27tik 30era
Egonaldian Naiara Mendioro eta Javier Murugarren

Antzezpena La Merced gunean
Azaroak 1 (18:30) ENTRADA LIBRE

BAD “Bilbao antzerki eta dantza garikidearen jaialdia” rekin elkarlanean

Holanda eta Euskadi artean bizi diren Naiara Mendioroz eta Javier Murugarren euskal artisten dantza sorkuntza berria da Bi-hots. Bi ekitalditan onduta dagoen lan honetan itzulpen mekanismo bat proposatzen dute, eta bertan, txalapartako eta hang izeneko musika tresnako musika partiturak abiapuntu hartuta, mugimendua eta ahots segidak sortzen dituzte.

Zuzeneko musika eszenaratzeko egun duten interesak eta dagokion notazio “fisikoak” diseinu koreografiko zorrotza aletzen du. Itzulpen horrek musika dinamikak proposatzen ditu eta egungo esanahiak euskal musika tresna zahar baten eta duela hamahiru urte sortutako musika tresna baten artean, hau da, txalapartaren eta hangaren artean.

Mendiorozek eta Murugarrenek “tradizioaren” eta garaikidetasunaren arteko elkargunean jarriko dute arreta. Azterketa honek ondo-ondoan ipintzen ditu genero eta garai desberdinetako soinu tradizioak, harmonia eta idazkera koreografiko berrien bila.

Leave a Reply

X