Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » CAN’T

CAN’T

Urriak 2014, 14tik 26era
Egonaldian  Igor Urzelai eta Moreno Solinas

Antzezpen irekia Rekalde aretoan
Urriak 30 (18:30) ENTRADA LIBRE

BAD “Bilbao antzerki eta dantza garikidearen jaialdia” rekin elkarlanean

2006az geroztik Londresen bizi den Igor Urzelai koreografo gipuzkoarraren proposamena da “Can’t”, Moreno Salinas koreografo italiarrarekin batera sortua (2007az geroztik elkarlanean aritzen dira). “Can’t” lanean zalantzan jartzen da norbanakoaren nortasuna, taldeen nortasunarekin lotuta, eta rol ereduak. Bien bitartean, interpretatzaileak aurrez aurre ditu lehen inoiz egiteko gauza sentitu ez zen jarduerak eta jokaerak.

Igor Urzelai koreografoa, interpretatzailea eta zuzendaria da, eta 2006az geroztik Londresn bizi da. Han sortzen ditu bere lanak eta nazioartean aurkezten. 2007az geroztik Moreno Salinasekin aritzen da lankidetzan. Bere lanen ezaugarria da hein berean erabiltzea hizkuntza poetikoa eta politikoa, eta bai ikus-entzuleengan antzertiaren ezaugarri katartikoak erabiltzea ere.

Egun, Igor The Placeko artista kidetua da (work Place Artist). Era berean, Igor BLOOM! dance collectiveko eta Hiru Dance Orgeko sortzailekidea da.
Laguntzaileak: BAD jaialdia/Bilbao Eszena, Dantzagunea, L’animal a l’esquena (Celrá), WorkshopFoundation

Leave a Reply

X