Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Aldizkaria » GAZTAIN ETA ESPINAKAZKO KROKETAK
logo2.tif

GAZTAIN ETA ESPINAKAZKO KROKETAK

ZAWP Magazine #7

Por Sustraiak . ZAWPER residente

Bexamela egiteko osagaiak

3 zopa koilarakada oliba-olio

4 zopa koilarakada irin

¾ L esne

Gatza, piperbeltza, intxaur moskatua

Kipula erdia

 

Kroketak egiteko osagaiak

Ziazerbak

Gaztainak

Gatza

Olioa

 

Arrautzaztatua egiteko osagaiak

Kilarakada bat txitxirio irin

Ogi birrindua

Ura

 

Bexamela egiteko

Lapiko batean olioa jarri eta kipula arin frijituko dugu, garden dagoenean irina bota eta dena nahastu. Esne beroa gutxinaka-gutxinaka gehitu eta eragin. Gatza, piperbeltza eta intxaur-moskatua nahierara gehitu. Bexamela irakiten utzi, eragiten gelditu gabe, su hagitz motelean, ikusiko duzue nola saltsa loditzen hasiko den.

Bexamelak pikorrak baditu irabiagailua erabil dezakegu.

 

Barrubetea egiteko

Ziazerbak , gordinik, garbitu eta zatikatu. Lapiko batean ziazerbak arin frijitu baratxuri-ale batekin. (Prest daudenean xukatu, ur gehiegi bota ez dezaten).

Aldi berean, gaztain bakoitzari ebaketa bat egin eta labean sartu 180 gradutan 15 minutuz.

Gaztainak irekitzen direnean, azala kendu eta  almaizean birrindu zati txikiak lortu arte. Egindako orea, ziazerbak eta bexamelarekin nahastu. Irabiagailua erabil dezakegu behar izanez gero.

 

Orea ontzi apal batean zabaldu eta paper filmarekin estali. Hozkailuan jalkitzen utzi gutxienez ordu batez.

 

Arrutzaztatua eta forma egiteko

Txitxirio irina eta ura irabiatu. Koilara bi erabili kroketei eman nahi den forma lortzeko; ogi birrindutik pasatu, txitxiro irinaren nahasketatik eta ogi birrindutik berriro ere.

Azkenik olio oparoan frijitu. ON EGIN!

Leave a Reply

X