Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » #Kabian6
Captura de pantalla 2015-02-21 a las 15.52.21

#Kabian6

Martxoak 14, larunabata 18:30

Aro bat bukatu dugula eta, beharbada, gazte gaietan sakonago murgiltzeko bestelako kabi erakargarrietan biltzen eta elkarrekin lan egiten jarraitzeko ordua dela sentitzen dute. Baina, edozein prozesu berri ireki aurretik, garrantzitsua da aurrekoa ondo ixtea eta hori dela eta, azkeneko saio honetan hilabete hauei behar bezalako amaiera eman nahi diote. 2014. urtarriletik hona, K proiektuak gazte izatea zer den ulertzen eta sakontzen lagundu diguten topaketa ezberdinak burutu ditu; geure burua ezagutzen eta eratzen; eta, elkarleneko solasaldi eta sormen espazioak modu egokian eratzeko formatuak aurkitzen.

#Kabian6 topaketan, aurreko saioak berrikusiko ditugu, hilabete hauetan kabietatik harago aurkitu duguna gogoratu, berraztertu eta aurrera begiratuz espazio berriak irekitzeko; kasu honetan gazteak eta ez hain gazte direnen artean.

Proiektua ospatzeko eta modu irekian gizarteratzeko momentua izango da.

Gazteei erraz jarri nahi diote Zawpera hurbiltzea eta horretarako autobusa jarriko dute Bizkaiako puntu ezberdinetan gazteak jaso eta Garabi aretora gerturatzeko. Festa bukatzen denean ere bakoitza bere kabira bueltatuko dute.

ORDUTEGIA

18:30 Ate irekiera
Bisitariek ordu horretatik aurrera aktiboki K proiektuaren parte izango dira: sarreran jasoko dituzten hostoek etorkizun berri bat irudikatzen lagunduko dute, K proiektua azaltzen duen erakustokia bisitatu ahal izango dute eta K proiektuaren parte ere izan den Special J Djaren musikaz gozatu ahal izango dute.

19:30 Irekitzeko itxi
Unai Goikolea, K proiektuaren barnean hain murgilduta dagoen gure artista polifazetikoa, K proiektuaren Itxiera-irekiera aurkezteko pertsona ezin hobea ikusten dugu. K proiektua osatzen duten ekintza guztiak azalduko ditu era laburtuan. Kabi bakoitzaren bideo laburrek indartuko dute aurkezleak egingo duen ibilbidea.

20:20 PetxaKutxa: Lehenengo Atala
Nazioarteko mailan egiten ohi den moduan 20:20etan Petxa Kutxa hasiko litzateke. Peopleing taldeko neskek erritmoa jarriko diote aurkezpenei eta lehenengo bost proiektuen aurkezpenen gidaritza egingo dute.

21:00 Break: Dando la Brasa + Special J
Lehenengo erronda pasa ondoren eta indarrak berpizteko atsedenaldi bat egingo dugu Dando la Brasak dastatzera emango duen katering galaktikoarekin. Hau guztia SpecialJ Djaren musikaz lagunduta.

21:30 PetxaKutxa: Bigarren Atala
Motorrak piztu eta PetxaKutxaren bigarren txanda jarriko genuke martxan: beste bost proiektuen aurkezpena

22:00 Bukaera: Irekiera
Unai Goikolea aurkezleak berriz hartuko du hitza eta agurra emango du.

22:30 MusiK!
Ondoren, jai giroa jarraituz Herri Oihua taldearen emanaldia (22:30-23:30) + Special J (23:30-24:30)

 

Leave a Reply

X