Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Aldizkaria » “LO QUE NOS DEJARON” LAN PROZESUA EKINEZ
vertidoble2

“LO QUE NOS DEJARON” LAN PROZESUA EKINEZ

ZAWP Magazine #1 – 32 or.

“Esperantzarik gabeko mundu baten, beren ahotsak, bizitza aurkitu nahi dute; bere izate propioari, beren zoramenari, justifikazio bat aurkitu.”

Martxoan eta apiriliean zehar Sainete. konpainiak, Ana Clara Cuervas eta Roger Peñak osatuako taldeak, sormen prozesu artistiko baten egonaldia burutuko dute ZAWPen Ignacio Herrero-ren zuzendaritzapean. “Lo que nos dejaron” lanaren bidez, Hondamendirantz doan mundu baten dauden bi pertsonen emozio-egoeran barneratuko dira. Lan honek hiru diziplina ezberdin batzen ditu aukera berrien bila: antzerkia, zirkoa eta dantza.

Sainete taldeko kideak, leku ezberdinetatik heziketa lantzen igaro ondoren, Buenos Aires, Bilbao, Barcelona, Tolouse eta Madrid, ikuskizunaren sormenaren azkeneko atal prozesuan daude. Garabian jada sortutako 35 minutuko ikuskisunarekin, bere osotasunean bi diziplina gehiago osatzeko barneratuko dira lanean. Egonaldian zehar ikuskisuna bukatzeko asmoa dute zuzendariarekin batera bi diziplina saio hauek sortuz, eta ondo ez doazen edo funtziorik ez duten atalak ezabatuz.

Diziplina zaindu baten eta poesiaren bidez, Sainete taldeak, publikoa oinarriz beteriko atmosfera batera eraman nahi du; pentsatu, irukatu eta sentitzeko espazio batera.

Apirilak 24 eta Maiatzak 8 eta 23, gaueko hamarretan, lanaren aurkezpena egingo dute GARABIA ZAWP Aretoan jendearen erantzuna jasotzeko, eta ondoren azkeneko egonaldi baten prozesuari bukaera emateko.

 

Leave a Reply

X