Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Nazioartea » OOS “Origin of Spaces” proiektu Europear-aren lehen topaketa
544655bbd0ac8

OOS “Origin of Spaces” proiektu Europear-aren lehen topaketa

2014. urteko Urriak 15, 16 eta 17 an, “Espazioen jatorriak” proiektuko partaide direnen lehenengo topaketa multilaterala gauzatu zen Bordelen, Frantzian. Ingelesez, OOS siglekin adierazten den proiektu hau, Europar Batasunak finantzatutako Erasmus + europar programaren barruan kokatzen da.

3 egunez luzatutako topaketa hontan, gure europar taldekideak ezagutzeko aukera izan genuen, noski. Hauek guztiek, euren esperientziak baliatuz, ikuspuntu zabala eta aberasgarria helduarazi ziguten, hemen ZAWP-n, epe ertain eta luzean proiektu berriak abian jartzeko moduei dagokionez.

Lehendabiziko egunean erakunde guztien aurkezpena jaso genuen. Halaber, gure anfitrioiak, Darwinen lortutako aurrerakuntza haundien berri hartu genuen han bertan, azpiegitura eta ekologia iraunkorrari dagokionez, esaterako.

Han egondakoak, esaterako: Londreseko Capture Art and Creative Ltd elkarteko bi kide, Lewisham Londreseko barrutiko bi orkezkari, Kroaziar Roj Alliance du Pula elkarteko 4 pertsona, Lisboako LX Factory beste bi eta Bordeleko Les Darwiniers elkarteko 4 lagun ere. Azken Hauek, anfitrioi lanetan ibili ziren topaketa iraun bitartean.

Bigarren jardunaldiak, proiektuaren aurrekontuak eta proiektua bera gauzateari buruzko eztabaida izan zuen mami. Jardunaldi nekagarria izan zen, proiektuaren zailtasunak eta luzaera dala eta. 3 urte, alegia.

Azken egunak guztion arteko taldelana izan zuen elementu nagusi. Proiektua aurrera eramateko beharrezkotzat jotzen genituen metodologia eta komunikazio tresnen inguruan aritu ginen burubelarri. Arratsaldean, bizitza lana soilik ez denez gero, Landak bisitatzeko plazerra euki genuen. Landetako edertasunak asko harritu gintuen, han Europako dunarik haundiena baitago.

Leave a Reply

X