Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Aldizkaria » SUTZARRA
ana arsuaga

SUTZARRA

ZAWP Magazine #7

Por Ana Arsuaga

Iritsi da eguna; banoa, ez dut egunero begietatik pasako itsasadarraren zatitxoa, usain hori. Bisitan etortzean ez dut berdin zapalduko lurra.

Kantu zahar bat da auzo hau, eta halaber jende berria hartzen duena, behin eta berriro, behin eta berriro. Horrela iritsi nintzen ni ere hona, eta sei hilabete ondoren,  bukatu da. Zenbat izan dira ni baino lehen? Pertsona-jario bat, gelditzen ez den iturri bat, inoiz nekatzen ez dena, eta aldi berean, zorigaitzez, ordezka daitekeena.

Horrekin lotuta, hasieran liluratu ninduen sua ez da nik uste nuena.  Poxpoloz eginiko sutzarra da, guztiontzako sua, inor erre ez dadin segurtasun neurriz babestua; kontuz, hor gehiegi hurbiltzen ari zara, ez erre, hobe urrunago jartzen bazara.

Nik sua nahi dut, sutea, eskuak erre nahi ditut.

Beraz, ez dut leku hau hartu nuen bezala uzten, nahiz eta pertsona atseginak ezagutu ditudan, barre egin eta lagun bat aurkitu dudan. Noski, polita izan da hemen denbora hau egon izana; ez nuke esperientzi hau ezerengatik aldatuko, baina zerbaiten bidean dagoen proiektuan lan egin dut, eta era berean, ezin izan dut ukitu.

Batek daki hemendik aurrera nola aldatuko den guztia, noruntz joango den auzoaren izaera, zer  izango den leku berezi hau.

Zorte on, eta hori bai, eskerrik asko zuen beso irekiengatik.

 

Leave a Reply

X