Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Nazioartea » “The origin of spaces” bigarren nazioarteko topaketa
OOS_BORDEAUX2014_2

“The origin of spaces” bigarren nazioarteko topaketa

The Origin of Spaces (OOS) Europar Batasunak eta Erasmus + finantzatutako hiru urteko elkarlan proiektua da. Helburua, Europan zehar dauden zenbait berrikuntza estruktura eta “coworking” espazioen arteko ezagutza eta praktikak partekatzea da. Berez, Espazio desberdinen arteko baliabide, egoera, egiteko erak eta berauek duten eragin sozio-ekonomikoak alderatzean datza. Proiektuaren erronketako bat, bost estatu desberdinetan dauden ekimenen arteko ikerketa eta elkarlana da. Estatuok: Frantzia, Kroazia, Erresuma Batua, Espainia eta Portugal dira.

Partaideak Darwin Eco-System, Zawp, LX Factory, Rojc Alliance, Capture Projects, eta The London Borough of Lewisham dira.

Proiektuok lau ardatzen inguruan antolatuko dute elkarlan nazioartekoa: Trantsizio ekologikoa, kudeaketa parte-hartzailea, co-workin-a eta ekintzailetasun soziala. Lortutako emaitzak 2017an zehar irekian zabalduko dira online sortuko den erreminta kutxa baten bitartez. Norentzat? barne abiarazleentzako, erabiltzaile orotarako eta hartzaile lokalentzako.

AURREKARIAK

Gaur egungo egoera sozioekonomiko eta ekologikoa aintzat hartuz, gizarte berrikuntza eta ekintza positiboak kontutan hartu behar dira status quo honetan eragiteko. OOS proiektuak soluzio eta metodologia frogatuez osatutako erreminta batzuk sortuko ditu, gerta eta eman daitezkeen eszenarioen aurrean praktikan jartzeko.

Proiektu hau Burdeos-en, Frantzian, dagoen Darwin Eco-System-ak, berrikuntzarako coworking clusterrak, sustatutakoa da. Beraien iritziz, bizi dugun garai honetako errokei aurre egiteko bide arduratsuena trantsizio ekologikoa da. Esperientzian oinarrituz, berrikuntza laborategi bezala erreferente dira EU mailan, elkarlan iraunkor eta sortzaileek lan egiteko inkubagailua izatez.

Proiektua 2014ko Urriak 15 eta 17 bitartean hasi zen Bordeaux-en. Non proiektuko cluster guztiak elkartu ziren hiru urteko kolaborazioa martxan jartzeko. Horrelaxe, ZAWP-ek hainbat batzar nazioarteko antolatuko ditu hiru urteren buruan. Hau da lehena, Otsailak 16 eta 17; Ikerketa eta koordinazio internazionalerako topaketa.

Leave a Reply

X