Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » Tutte Contro Verdi, urteetan zehar Operan emakumeari eman zaion rol-ari buruzko performance-opera

Tutte Contro Verdi, urteetan zehar Operan emakumeari eman zaion rol-ari buruzko performance-opera

Urtarrilak 24, 20:00tan, Haceria aretoak “Tutte contro Verdi” ikuskizuna aurkeztuko du. Tutte Contro Verdi, urteetan zehar Operan emakumeari eman zaion rolari buruzko performance-opera da. Miren de Miguel, antzezle eta sopranoak, musika eta operaren inguruan duen desioa, eta opera munduan antzeztu behar izan dituen txarto tratatutako eta mindutako pertsonaiak aurrez aurre jartzen ditu.

2012an Alhóndiga Bilbaon estreinatu eta gero, eta nazio mailako eta nazioarteko hainbat eszenatokitik pasatu ondoren, Haceriak ikuskizun paregabe hau hurrengo 6 hilabeteetan bere programzioan barneratu du, hileko azken larunabtetan.

Ikuskizun honetan antzerkia, mugimendua eta gaur egungo musika eta musika klasikoa batu egiten dira; eszenako kanon guztietatik urrunduta, ordu baten zehar, antzezleak ezenatokin bere bi pasioen, musikaren eta feminismoaren, arteko kontraesanak aditzera ematen ditu. Ikuskizunean parte artuko dute: Mikel Del Valle koreografoak, Peio Duran diseinatzailearen jantziak eta Manu Gómez-Álvarez-en zuzendaritza.

Mirenek dio, beti izan dela zaila, aria-en inguruan duen maitasuna eta mirespena eta Operan emakumeei behin eta berriz ematen zaien rola bateratzea.”Tutte Contro Berdi”ren biz bere barnean sortzen den sentimenduari forma eman dio, eta era honetan asko errepikatzen den egoera hau salatzen du. Berak uzte du emakume eta artista bezala egin behaz zuen gauza dela.

Baina antzezlea ez da bakarrik aurkitzen, gaur egun, gero eta aditu gehiagok adierazten dituzte genero-indarkeriaren ezaugarriak Operan. Operak, gizona jerarkikoki goitik jartzeaz gain, emakumeak bere zoria erabakitzeko orduan duen ezintasuna nabarmentzen dute. Ondorioz, emakumea askatasunik gabe geratzen da, gizon batek (senarra, mutil laguna, aita) erabakia hartu arte.

AIPAMENAK

bullet_check AIKOR

bullet_check DEIA

TXOSTENA

bullet_check TUTTE CONTRO VERDI dossier

PROMOZIO BIDEO

PRODUCCIÓN ISIFUERA.S.L

Leave a Reply

X