Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Aldizkaria » TXIKIARK ESPAZIOA
txikiarkespazioa

TXIKIARK ESPAZIOA

ZAWP Magazine #1 – 12 or.

BILA EZAZU TXIKIA ZIÑENEKO ARGAZKIA BAT. BEGIRAIOZU ETA SAIA ZAITEZ GOGORATZEN. EZAGUTZEN DUZU ZURE BURUA? ZELAN JOLASTEN ZINEN? NOLA GUSTATZEN ZITZAIZUN JOLASTEA? ZELAN GUSTATUKO LITZAIZUKE JOLASTU IZANA?

Joan den maiatzean estatu mailako lehendabiziko Arkitektura eta Haurtzaroa topaketen ondorioz PLAYGROUNDS sarea sortu zen, eta abenduan Bilbon topaketa informal bat egin genuen, elkar ezagutu eta ekimenean parte hartzeko. Metodologiak eta erreferentziak elkarbanatuz, bakoitzak bere aldetik egiten dituen ekintza txikien batuketari balioa eta dimentsioa ematearen garrantzia determinatu genuen.

TxikiARK Bilbo eta inguruko (Santanderretik Donostiara, momentuz) kolektiboen arteko sare ireki moduan sortu da, umeekin arkitekturaren inguruan lanean eta ikerketan dabiltzan kolektiboen sarea. TxikiARK espazioak aukera eman nahi die praktikaren bitartez bere metodologiak elkarbanatzeko nahia duen edozein talderi, eta Zawpeko Garabia aretoan garatzen ditu ekimenak. Larunbatero proposamen ezberdin bat dago, dagoeneko zazpi larunbatetan aritu izan da eta 100etik gora ume pasatu dira handik, bertan JOLASTU, IKASI, ELKARREKIN LAN EGIN, BIRZIKLATU, ASMATU eta ONDO PASATU dutelarik. 3 eta 12 urte bitarteko umeak elkarrekin aritzen dira baliabideen ekonomian oinarritutako ordubeteko iraupeneko tailerretan ANTI liburudenda eta ZAWPen laguntzari esker.

LRO DETALLERES, TEO ARKITEKTURA, KRAFTKOVIA, EPHIMERA PLAY, eta PH + HERRITARREN HIRIGINTZA dagoeneko parte hartu dugun kolektiboak gara, eta jakina errepikatzeko gogoz gaude. GIZAARTE, TTIPI STUDIO eta BEAR batu zaizkigun kolektibo berriak dira, martxorako eta apirilerako proposamenak prest dituztenak.

Estatu mailako PLAYGROUNDS sarearen helburuekin bat gatoz: jolasa hezkuntza tresna moduan erabiliz, jakin-mina zabaldu eta sortzea. Umeak hiriaren eraldatzearen aktore nagusiak bihurtzea da helburua, hezkuntzaren bitartez gizartearen transformazioa sustatuz.

Umeek bizi duten ingurua ezagun eta ulertu dezaten nahi dugu, analisi eta proposamenen bitartez berarekin harreman afektiboa ahalbidetuz.

Leave a Reply

X