Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » ZONA FRANCA ZAWP JAIALDIA + DENBORALDI BERRIAREN AURKEZPENA
zona franca web

ZONA FRANCA ZAWP JAIALDIA + DENBORALDI BERRIAREN AURKEZPENA

Irailak 19, ostirala, hACERIA Aretoak eta ZAWPek denboraldi berri hasiko dugu ZONA FRANCA ZAWP jaialdiaren ospakizunarekin. Dana, ZAWPeko kontzeptu sozio-kulturala bilduko duen irudi eta web orrialde berri baten aurkezpenarekin batera, gurekin batera guneak eta uneak beste era baten ikusi nahi dutenentzat zuzendua.

Haceria elkarteak, bere bi proiektuen bidez: hACERIA Aretoa eta ZAWPekin batera, 17 urte daramatza Deusto eta Zorrotzaurreko auzoa, hiri eraldaketan dagoen bilboko gune industriala indarberrtizen, kultura eta sormen industrien bidez.

Horregatik, Elkarteak egunero hiri eraldaketa prozesuan dagoen begirada sortzaile, artistiko eta berritzailea mantentzen saiatzen da. hACERIA eta zehatzago ZAWP proiektuak eraldaketa honen bitartean gauzatzen dute bere izana, erabilpenik ez duen espazio baten igarotzean, jadanik dauden espazio kultural tradizionaletik at, eskaini ahal dituen sormen aukerak bultzatuz.

Laburpen gisa, urtaro aldaketa bakoitzarekin batera ZONA FRANCA ZAWP (ZFZ) jaialdia ospatzen dugu. Honetan gure ateak ireki nahi ditugu, EGIN nahi eta sormena bultzatzen duten guztiei gure lana eta ZAWPen dauden espazioetan daudenen proiektuak aurkezteko. Interfaz gune bat sortu nahi dugu, herrialdean dauden diziplina artistiko guztiak ekiteko eta elkar eragiteko leku bat izan dezaten.

Irailak 19, 20 eta 21, proiektua, espazioak eta jarduerak ezagutzeaz gain, ekimen ezberdinak egongo dira:FLYERZFZ prog

Leave a Reply

X