Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Kolaboratu

Kolaboratu

ZAWPen, gustatzen zaiona partekatzea eta gure esperientziaz ikasteko gogoa duen jendea behar dugu gurekin. Deusto eta Zorrotzaurreko Erriberako eraldaketaren “bitartean” lan egiten lagunduko diguzu?

Boluntarioak eta ordaindutako langileak behar ditugu. Ez dio axola zenbat denbora zauden,  edozein eran kolaboratzeko prest bazagoz…

Jarri gurekin kontaktuan eta egokitzeko modua aurkituko dugu!

Jarraian, behar ditugun ekintza arloak ikusi ahal izango dituzu, hauek zuzenean proiektuaren helburuekin loturik daude:

SORMENA:

  • Deustu eta Zorrotzaurreko Erriberako hiri-sozialaren diseinuan kolaborazioa eta parte hartzea.
  • Transmedia eremuko tailerrak praktikan jarri nahi dituzten hezitzaile espezializatuak.
  • “Street Art” edo hiti-arte tailerrak praktikan jarri nahi dituzten hezitzaile espezializatuak.

SUSPERTZEA:

  • Lankidetza eta parte hartzea programatutako jardueretan.
  • Ekitaldi kulturalen logistika eta koordinazioa: ikus-entzunezko teknikariak;  takila, ambigu, muntai eta desmuntaierako ekoizpen jendea; antzerki, musika, erakusketa, kaleko artea.. jardueren kudeatzaileak; etab.
  • Nagusientzako tailerrak praktikan jarri nahi dituzten hezitzaile espezializatuak.
  • Umeentzako tailerrak praktikan jarri nahi dituzten hezitzaile espezializatuak.
  • Haur, gazte eta helduekin lan egitea.

OROIMEN HISTORIKOA:

  • Deustu eta Zorrotzaurreko Erriberako auzoaren, oroimen historikoaren arloan, industria eta hiri tailerrak praktikan jarri nahi dituzten hezitzaile espezializatuak.
  • ZAWP eta Erribera inguruan bizita kulturalak egiteko gia turistiko edo informatzailea.
  • Transkripzioak egiteko kolaborazioa eta parte hartzea.

KOMUNIKAZIOA ETA MARKETINA:

  • ZAWP hedatzea kalean edo eskoletan, elkarteetan, etab.
  • Itzultzaileak: garrantzitsua da proiektuaren hedatzea europa mailan dugun harremanen ondorioz. Itzultzaileak behar dira bai idatziz bai zuzenean.
  • Kultur bitartekaritza jendartearekin.

ADMINISTRAZIOA:

  • Administrazio eta kudeaketa lana.

 

Uste duzuna baino askoz gehiago lagundu dezkezu!

 

 

X