Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Lan ildoak

Lan ildoak

Sorkuntza hiri eraldaketatik indartzea: Hiri-testuinguru konkretu batean mentalitate kreatiboa eta elkarlana ahalbidetu, sustatu eta bultzatzea, proiektuen transbersalitatea edo zeharkakotasunarekin batera.

  • Hiri transformazioan oinarritutako sorkuntza ikusarazi, ahalbidetu eta abiaraztea, lan parte-hartzailea eta transbersala sustatuz
  • ZAWP sormen guneak kudeatu eta promozionatzea
  • Lengoaia eta baliabide berrietan ikertzea, tokian tokiko eta nazioarteko loturak eginez

Erriberak izandako historia eta garapenaren kontserbazioa eta balioaren aitorpena bultzatzea: Inguruaren, Erriberaren egungo errealitatearen eta iraganeko ondare industriala eta honen aldaketa prozesuaren balioaren aitorpena eta argitzea, denboraren joan-etorrien lekuko gisa.

  • Erriberaren ondare industrial, sozial eta ekologikoaren kontserbazioa eta defentsa
  • Erriberaren memoriari balioa ematea eta memoria agertaraztea sorkuntzaren bitartez

Tokiko berpiztea eta suspertzean lan egitea: Auzokide eta tokiko eragile ezberdinen eskutik Erribera berpiztea jakintzaren ekonomia bat sustatuz eta lurraldea indartzeko aukerak sortuz, berreskurapen ekonomiko, sozial eta urbanoan oinarrituz.

  • Ekonomiko birsortu, sozial eta kulturalki suspertu
  • Erabiltzen ez diren espazio ireki eta itxien berreskurapena

Igarotze puntuan dagoen urbanismo modelo bat prototipatzea “Zone Art Work in Progress”: Mikrotik makrora doan hiri-eraldaketa prozesu horren paradigmaren aldaketan parte hartzea, “bitarte” horri eta berau egikaritzeko beharrezko prozesuei balioa emanez.

  • ZAWP prozesuaren garapenari buruzko dokumentoa egin
  • Beste persona eta garapene prozesuentzat baliagarriak diren mikroprototipatuak diseinatu

Deja un comentario

X