Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Mundo ZAWP » ZAWP MAGAZINE #6: DEUSTUKO ERRIBERAKO ETA ZORROZAURREKO JAIAK 2016
c

ZAWP MAGAZINE #6: DEUSTUKO ERRIBERAKO ETA ZORROZAURREKO JAIAK 2016

ZAWP Magazine #6

Testua eta Irudia:  Ana Arsuaga

 

IGOR VAZQUEZ-I ELKARRIZKETA JAI BATZORDEKO KIDEA

Deustuko erriberako eta Zorrotzaurreko Jaiak aurten ekainaren 30ean, ostegunean hasten dira eta uztailaren 3ra arte, igandera arte irauten dute. Igor Vazquez-ekin hitz egin genuen, Jai Batzarraren kidearekin, auzoko festa hauek bereziak egiten dituzten arrazoiei buruz:

 

Noiztik zaude Batzordean?

Ni Batzordean 18 urte nituenetik nago; hau da, orain dela hogei urte.

Eta festak noiztik daude?

Ba…ez dakigu ziur noiztik, 60ko hamarkada inguruko programa bat badaukagu, baina ez dakigu noiztik egiten diren.

Zeinek antolatzen zituen lehen?

Beti auzoko jendea izan da jaiak egin dituena.

Egiten ziren jaiak eta gaur egungoak antzekoak dira?

Ez, hori argi dago. Beste motatako jaiak ziren, baina ideia beti da berdina; partehartzaileak izatea, auzoko jendeak ekintzetan parte hartzea… Baina bai, ekintzak desberdinak dira, nahiz eta esentzia edo mamia beti berdina izan.

Adibidez, aurten, zein ekintza mota ari zarete prestatzen?

Bereziki lau egiten ditugu: umeentzako ekintzak; ekintza gastronomikoak, adibidez paella txapelketa, herri-bazkariak, “sardinadak”, “costilladak”… bestalde berbenak; eta azkenik kulturari loturikoak: antzerkiak eta horrelako gauzak.

Zein zonaldean izaten da?

Erribera eta Zorrotzaurre guztian.

Zein da Txitxardin?

Lehen Jai Batzordea ez zen ofizialki elkarte bat, eta 2000. urtean erabaki genuen elkarte ofizial bat izatea, orduan, izen bat jarri behar genion eta Txitxardin izena jartzea pentsatu genuen, Txitxardinek euskaraz angula esan nahi duelako eta Erribera beti egon izan delako angulekin harremanduta. Horregatik erabaki genuen izen hori.

Zaha Hadid-en planak nola uste duzu eragingo duela festetan?

Duela asko ezarrita dago eta guk gure bizitza jarraitzen dugu. Planetik aparte gu auzokideak gara, gure auzoarekin konprometituak gaude, eta horregatik beti gozatu ditugu jaiak . Plana alde batetik dago, eta guk, gure eguneroko bizitzan gure jaiak ospatzen ditugu, ez du ezertan eraginik.

Kartelen asuntoa nola dijoa?

Ba, egia esanda, oso txarto.

Berezia da nola egiten duzuen deialdia.

Bai. Lehen auzokide batek egiten zuen eta duela bost edo sei urte inguruan erabaki genuen txapelketa egitea. Orain arte jendea aurkeztu da, eta beti egon dira kartel oso bitxiak, adibidez, lehen urtean edo bigarrenean kartela eskuz, ohialez egindakoa izan zen, eta beste bat margoturiko koadro bat; eta hasiera batean beti egon da zeozer, baina aurten ez dakit zer gertatu den; ez dugu ezer momentuz.

Zergatik dira zuretzako hain bereziak auzoko jaiak?

Betidanik Erribera Bilbotik aparte egon delako, eta hori guk oso gustoko dugu. Auzoko giroa, bizitza… auzoa egiten duten gauza guzti horiek, jaietan islatzen dira, auzoko jende askok parte hartzen du, ondo pasatzen du… eta horregatik beti gogotsu gaude zerbait egiteko. Hasiera batean, Erribera beti izan da auzo berezi bat, gutxi gara, herri txiki bat da Bilbon, eta hori jaietan nabaritzen da.

Bertan bizi ez den jendea ere hurbiltzen da jaietara?

Bai, bai, nik uste baietz. Eta lehen hemen bizi zen jendea ere etortzen da. Beti egon da lotura bat joaten den jendearekin eta Erriberarekin. Horrek Erriberak zerbait daukala esan nahiko du ez? Ez dakit, ni, zortez, beti bizi izan naiz hemen, baina Deustura edo beste leku batera bizitzera joan diren lagunak normalean jaietan etortzen dira, eta Deustutik ere jende asko etortzen da.

Polita.

Bai, bai.

 

Deja un comentario

X