Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » hACERIA Aretoa

hACERIA Aretoa

aseos dis bar info wifi

La Haceria bere sorreratik 1998.urtean sorkuntza eta erakusketarako erabilera anitzeko esparru gisa erabili izan da. Haceria arteak elkartearen lehenengo proiektua zerrategi zaharra gaur egungo espazioan eraldatzea izan da.

Haceria aretoak hainbat club tematiko ezberdin ditu, non prestakuntzarako ekimenak eta jarduera kulturalak egiten diren, auzoaren berpizkundea areagotzen dutenak: antzerki club-a Haceria Eszeniko Club eta musika club-ak. Haceria Jazz Club, Haceria Flamenco Club eta Haceria Black club.

Haceria Aretoaren AGENDA kontsultatu dezakezu hemen.

Bestalde, Haceria aretoak grabaketa musikalak egiteko, bideoklipak edota antzezlanentzako bideo promozionalak grabatzeko aukera eskaintzen du. Ikusi hemen Stereozonako adibide bat edo Nø Shape “Eel” bideoa.

Haceria Aretoa entseguak egiteko esparrua ere bada. Kontaktuan jarri produccion@zawp.org ekin eta behar duzun informazioa, ordutegiak, prezioak eta aukerak galdetzeko.

Urtean zehar Haceria Aretoaren 4 club ezberdinen egutegia finkatzen goaz. Duela 18 urte bere sorreratik La Haceria sormen eta erakusketarako erabilera anitzeko espazioa izan da, HACER (EGIN), hazteko espazioa.

Konpainia baten partaide bazara, lan edo musika beltzaren, flamenko eta jazz musika talderen bat baldin baduzu jarri gurekin kontaktuan eta zuen eskaintzak bidali, helbide honetara mezu bat bidaliz info@haceria.org. Behin mezua bidalita gure aholkulari artistikoekin hitz egin eta aretoaren berri emango dizuegu.

ESPAZIOA:

Aretoak 120 metro karratu ditu, argiztapen eta soinu parrila osoa barne. Guztira eserita 70 pertsona sartzen dira eta 100 pertsona zutik.

Areto nagusiaren ondoan 160 metro karratuko beste esparru bat dago edaritegi eta biltegi batekin hornitua.

Gaur egun hACERIA Aretoa 4 klub ezberdinek osatzen dute, inguruko ekitaldi kulturala bultzatuz:

  • h ekinez club
  • h jazz club
  • h flamenco club
  • h Black club

hACERIA Ekinez Eszeniko Kluba esperimentatze, laborategi, sukalde gunea izan nahi du, prozesu artistikoei asteburuko antzezlanetik haratago heldu daitezen, gure klubean hile bat pasatu ondoren.

EKINEZ, hau da gure irizpidea, edo hobe esanik gure klub eszenikoaren errezeta. Gure proposamena proiektuak gure aretoan hile bat osorik egotea da, bai antzezten asteburu oro hilean (larunbat eta igandeetan), bai lanean astean zehar.

 

Gaua erortzean, ezberdina eta bakarra den toki baten magia, Bilboko eotrkizuneko irlan, jazz-a erreal nabari daiteke. Musika barnera datorkizu bertan sortua, ihes egin ahal izan barik. Nueva orlean, New York edo Kopenageko aretoak gogora dakarkiguz.

hACERIA Jazz Kluba hiru urte daramatza finkaturik. hACERIA Aretoak dituen 15 urteetan, jazz-a beti egon da presente, kontzertuen edo Didijazz (jazz klase didaktikoak) denboraldien bidez.

hACERIA Jazz Kluba 2004. urtean sortu zen, Euskadiko musikariei gozatzeko eta jotzeko leku bat eskeiniz, eta aldi berean, jazz musikariz osatutako kantera bat sortuz. Era honetan, bokazio musikal, ikusleen xaletasunak eeta zuzendaritza egonkor batek bultzatua, jazza-aren eragile zuzenak bihurtu gara.

Jardunaldien ibilbide luzeak eta intsentitateak inguruko musikari onenn etortzea eskeini digu. Besta askorren arten; Krzysztof Sandecki (Saxoa), Alberto Madrid (kontrabaxua), Abraham de Román (Saxo tenore y sopranoa), Jorge Castañeda (piano), Borja Barrueta (bateria) eta Andrej Olejnizak (saxoa).

hACERIA Jazz Kluba, Euskadin, balore musikal berriei gelditu gabe aukera ematen dien areto bakarra da. Leioako, Irunako eta Donostiko kontserbatorioekin elkarlanean ari garela, belore berrien erreferentzia bihurtzen ari gara. Ikusleak lekuko dira klub hau Juan Sebastian Vázquez (pianoa), Arturo Valero (kontrabaxua), Dani Juárez Mejías (saxoa), etab. bezalako musikarien kanteraren sortzailea dela.

 

Edaritegiari Bilbo Dulce Zawper egoiliarrek egindako pizza artisauak gehitzen zaiozkio.

2010eko Azaroak 16tik aurrera, flamenkoa mundu mailako artea bihurtu zen ofizialki. UNESCOk, Gizartearen Patrimonia Inmaterialaren zerrendan sartu zuen kulturaren adierazle hau.

hACERIA Flamenko Klubak, zalehentzako eta heltzeko daudenentzat elkargunea bihurtu nahi da. Kontzertuak, kurtsoak, zienam, aurkezpenak, albisteak, laborategia eta flamenkoa, eta bere bultzatzaileen, Eli Belmonte eta Anodni Rodriguez-en, duendea zabaltzeko foroak.

Haceria Black Club-ak argia lehendabiziko aldiz ikusten du musika beltzaren alderdi guztietan bere arreta jartzearen asmoarekin.

Hilabeteroko jarduera hontan (urritik aurrera hileko lehen larunbatero gauzatua) oinak mugitu eta tinpanoak erabili ditzakedu funk, soul, blues, reggae, dancehall, etab. …musikaren erritmoan.
Instrumentista izugarri, dj binilozale erromantiko, kantari ikaragarri eta noski….jam sessioetaz gozatuko dugu.


TARIFAK IRUDIAK PLANOA KARAKTERISTIKAK RIDER

X