Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » Aurten iraila abuztuan hasten da

Aurten iraila abuztuan hasten da

Uda bukatzear dago baina Hacerian ez gara gelditu denboraldi berri bat ekartzeko jarduera, proposamen, aukera eta berri askorekin.
Lanean egon baldin bazara eta zure artea munduari erakusteko irrikarekin bazaude, gurekin harremanetan jarri eta ezagutu itzazu ZAWP erakusketa guneak, hACERIA eta GARABIA. Bertan erakusketak, kontzertuak, tailerrak eta abar egin ditzazkezu.
Ordea, atsedena hartzen egon bazara eta horain sormena belarrietatik ateratzen bazaizu, gure elkar-lan espazioak(Loft, ETC02 y ZAWPLab) bikainak dira irudimena aske uzteko, pentsatzeko, entseguak egiteko… sortzeko, sortzeko eta sortzeko.
Gainera, denboarldi berrian gure merkatu tematikoak ere aurkituko dituzu: musika merkatua (Mume), artisau merkatua (ZawpCraft) eta ekologikoa (EcoMerka). ‘Mímate’, moda eta baikotzaren zaintzearen jarduera ere izango dugu. Zure aktibitatea edozein merkaturekin ongi badoa eta parte hartu nahi baduzu…
  • zure lan artistikoak, musika materiala (berria zein bigarren eskukoa), produktu ekologikoak edo moda eta kosmetika diseinuak saldu nahi badituzu
  • merkatuekin zerikusia duten zerbitzuak sustatu nahi badituzu
  • tailer edo erakusketaren bat egin nahi baduzu
  • besteekin zure musika banatzen mikro irekiko espazioan
gurekin kontaktatu zure espazioa izateko (https://www.zawp.org/mercados-zawp/).
Gainera gogoratu zure ZAWP Laguna txartelarekin abantai oso interesgarriak izango dituzula, esaterako %20ko deskontua hACERIAko klub desberdinetako sarrerak erostean, erreserbak egiteko aukera, ZAWP espazioak alokatzean deskontuak edo merkatuan parte artzeko eta gehio, kontsulta itzazu.
Eta, nola ez! HACERIA ARTEAK elkartearen hogeigarren urteurrena ospatzen jarraitzen dugu eta jarduera desberdinak egingo dira ‘Urtez urte’ izenpean, bertan elkartearen momenturik hoberenak biziko ditugu, urtez urte. Anekdotak, zorionak, argazkiak, bideoak… jasotzen jarraitzen ditugu sareetan #Haceria20 etiketarekin eta info@zawp.org postaren bitartez.

Leave a Reply

X