Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » ZAWPek “ESPAÑA CREATIVA 2017” KOPA LORTZEKO AUKERA DU

ZAWPek “ESPAÑA CREATIVA 2017” KOPA LORTZEKO AUKERA DU

MELILLAK AURKEZTU EGINGO DITU ESPAÑA CREATIVA 2017 KOPA LORTZEKO AUKERA DUTEN HOGEI PROIEKTU BERRITZAILEENAK, ZEINEN ARTEAN ZAWP (BILBAO) AURKITU DEZAKEGUN

Urriaren 26an hasiko da Melillan Espainiako Sormenezko Hirien eta Lurraldeen Foroaren bostgarren edizioa. Nazioarteko topaketa, zeinera Mediterraneoko 18 herrialde gonbidatuta dauden eta aurten «Kultura eta berrikuntza, sormenezko turismoaren eta turismo iraunkorraren eragileak” goiburupean ospatuko dena. Debate handiko hiru egun izango dira, hitzaldiekin, mahai-inguruekin eta ekintza esperientziarekin. Hainbat pertsona ospetsu izango dira bertan, hala nola, Fernando Arrabal dramagilea, Antonio López margolaria, Salvador Moreno Peralta eta Juan Herreros arkitektoak edo Modesto Lomba, Ion Fiz eta María La fuente diseinatzaileak.

Nazioarteko ekitaldiari amaiera emateko Creativa Kopa emango da, zein Espainiako sormenezko hogei hiri- eta lurralde-proiektuk lortzeko asmoa duten: Sevillako, Bilboko, Leongo, Vitoria-Gasteizko, Alcalá de Henaresko, Getafeko, Pozuelo de Alarcóngo, Quintoko, Bruneteko, Montillako eta Gaváko Udalek, baita Cabildo de Tenerifeko lurraldeek, Errioxako Autonomia-Erkidegoa, El Vendrell ordezkatutako Kataluniako 34 Udalek, Chiclanako, Cádizko eta El Puerto de Santa Mariako Udalek; zeinetara gehitu behar zaie Salamancako, Kordobako, Melillako eta Bilboko enpresen lau proiektuak.

Gainera, Espainiako Sormenezko Hirien eta Lurraldeen V. Foroa ospatuko da 26an, 27an eta 28an. Fadela Mohatarren, Melillako Hiri Autonomoaren Kultura Sailburuaren, hitzetan, Administrazioak eta ekimen pribatuak ondo finka ditzaten beharrezko oinarriak lan berritzaileen sare bat ezartzeko topaketa izango da.

Foroa hiru hizkuntzetan emango da: ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz. Dohainik izena emateko, sartu España Creativa web gunean: www.espanacreativa.es

Leave a Reply

X