Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » GABONETAKO AZOKA ABENDUAN ZAWP ESPAZIO BERRIETAN
Imagen cartel de Mercado de Navidad 2019

GABONETAKO AZOKA ABENDUAN ZAWP ESPAZIO BERRIETAN

Urtea bukatzeko gutxi falta da. Opari, erosketak, afari, familiaren garaia heldu da… ZAWPen argi daukagu, eta eskaintza kulturalarekin gatoz hilabete honetan! Gabonetako Azoka berezia antolatu dugu La Terminal espazio berrian, Zuloaga Margolariaren kalean, abenduaren 14, 15, 21 eta 22an. 22 postu baino gehiago konfirmatuta, artisautza, antzinako altzari, diseinua, moda, jostailuak, marrazkigintza, eskuz egindako produktu, bildumazko objektu eta La Tienda Comprometida, gure lagun eta zawperren laguntzarekin egongo dira azokan bi asteburuetan zehar.

Olentzero gurekin izango da ere egun hauetan! Asteburan zehar pasatuko da ZAWPetik azokan egon daitezkeen umeekin egoteko, eta espazio berriak bisitatzeko! Olentzeroz gain, eskulanak eta umeentzako tailerrak egongo dira, bata musika zuzenean gure DJ Sally Rous eta Larry M-en eskutik eta Gastrogunea zabalik ere bai asteburu hauetan.

Abenduaren 14 eta 15ean, bisitariek TRANSIT Arte Erakusketa ikusteko aukera izango dute, aurtengo EHU/UPVko Erasmus ikasleek antolatutako erakusketa da hau, abenduaren 12an hasiko dena, eta 18an bukatu. Erakusketa T2 edo Terminal Jaureguizar-en izango da, azokaren ondoan.

Leave a Reply

X