Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » 2016 Egonaldien programaren ebazpena

2016 Egonaldien programaren ebazpena

ZAWP nazioarteko egonaldien eskaeren epe hasieratik, diziplina ezberdinetako hainbat eskaera jaso ditugu, baina 4 bakarrik izan dira proiektu hautatuak 2016 urtean zehar eta 2017 urte hasieran gauzatuak izateko:

“Reimaginando Zorrotzaurre”:
Gabriela Aguinaga Gumuzio eta Ana Carreño Fernández de Travanco
Proiektuaren deskribapena: Ikusentzunezko dokumentu baten gauzatzea, Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre auzoaren birsorkuntzaren inguruan dauden diskurtso eta ikuspegi desberdinak islatzen dituena. Asmoa auzoaren brisorkuntzaren inguruan, haren muga fisikoen zabaltzeen inguruan (kanalaren irekiera) gatazka puntuak islatzea da, kultura motore alternatibo posible bat bada bere berreskurapen sozial eta ekonomikorako,  identitatearen baliogabetzea gertatu gabe. Eztabaida bat sustatzeari buruz arituko gara eta auzokide eta Bilboko hiritarren arteko konexioa sortzeri buruz, eta baita  bere garapenean jendea interesatu dadin eta aktiboki parte har dezan ere.

“Paredes para la memoria”:
Adirane Azkuenaga
Proiektuaren deskribapena: Deustuko Erribera eta Zorrotzaurreko oroipena iraunaraztea auzoaren eta jarduera ezberdinen argazki erakusketa baten bidez, publikoarekin elkar eraginez eta auzokideen testigantzarekin jendea aktiboki inplikatuz. Guzi honekin, abandonaturiko txoko eta oroipenez beteriko hormek duten edertasuna erakustea. Memoria historikoaren garrantzia azpimarratzeaz gain eta horrela dokumentu historiko bat sortuz, auzoa eraldatu eta bere esentzia galdu baino lehen.

“Parkettippiak”:
María Sofía Balbontín Gallo
Proiektuaren deskribapena: Parkettippiak hirian esku-hartzearen proiektu bat da Deustuko Erribera penintsularen izaera naturalari buruz kontzientzia sortzea bilatzen duena, orain ingurumen-hondatze egoeran dagoena. Micro esku-hartzeen bitartez, proiektuak hiri-eraldaketa tenporalak bilatzen ditu, lekuaren kualitate naturala balioan jartzen dutenak. Auzoa suspertzea bilatzen da jatorrizko ekosistemaren momentuko birgaitzearen bitartez, parke txiki edo zati naturalen formatuan. Parkettipiak arte, diseinu, arkitektura eta urbanismoa ekologia, ingurumen eta paisaiarekin lotzen ditu.

“El ojo arqueológico”:
 Emilia Estrada
Hiri-eraldaketa baten bitarteko horretan, hiriko biztanle eta erabiltzaileek hondakin artean igarotzen dira. Etorriko den hiriaren proposamen utopiko eta iraganaren artean, “somos contemporáneos a los escombros. Convivimos con las remanencias de una ciudad que expone su historia mediante las heridas que se abren en el asfalto, mostrando las camadas de memorias en fragmetos de cemento y barro.” Proposamena eraldaketan dauden espazioetan ikerketa arkeologikoaren simulazioan datza, ekintza arkeologikoaren izaera poetikoa azpimarratuz eta baita narratiba historiko baten eraikitzean ere, aztarna baten adierazgarri formalen bidez. Guztia marrazki arkeologikotik landua, landa-lanarekin eta laborategi eta prestakuntzarekin.
 

Leave a Reply

X