Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » 2019KO ZAWP NAZIOARTEKO EGONALDIEN PROGRAMA

2019KO ZAWP NAZIOARTEKO EGONALDIEN PROGRAMA

2019ko ZAWP nazioarteko egonaldien programa ZAWP proiektuaren printzipioetan oinarrituta:

SORKUNTZA+ BIZIBERRITZEA+ MEMORIA+ MIKROPROTOTIPATUA,

Egonaldien deialdi berria irekitzen dugu hurrengo helburuekin: Sorkuntza-eremu ezberdinetan esperimentazio eta ikerketa sustatzea, sortzaileen sustapenean laguntzea eta bertako zein atzerriko profesionalen mugikortasuna bultzatzea Deustuko Erribera eta Zorrotzaurren

 

NORI ZUZENDUA

Kudeaketa, ekoizpen eta dinamizazio kulturalaz arduratzen diren pertsonentzat. Ikertzaile, artista, musikari, antzezle profesional edo amateur, ikasle, natura edota giza-zientzialarientzat. Hau da, ekoizpena eta ikerketa helburu duten sortzaileentzat, kultura, artea, gizartea, ekonomia edo jakintzaren eremua aurrera pauso txiki bat eman nahi dutenentzat.

DISZIPLINAK

Arkitektura, hirigintza, hiri-interbentzioa, ekonomia berriak, kudeaketa kulturala, memoria historikoa, teknologia berriak, transmedia lengoaiak, arte interaktiboa, komunikabide berriak, arte eszenikoak, hezkuntza eta iraunkortasuna, izateke diren disziplinetan arreta berezia jarriz.

Egonaldi autofinantzatuen kasuan, disziplinak ez daude mugatuak.

IRAUPENA

Astebete eta lau hilabete bitartekoa. Betiere 2019ko maiatzaren 31 baino lehen bukatuko delarik.

 

OINARRI OSOAK DESCARGATU

 

Leave a Reply

X