Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » Autoedizioko azokan parte hartzeko 2017ko deialdia irekita dago

Autoedizioko azokan parte hartzeko 2017ko deialdia irekita dago

Artistentzako autoedizioko azokan parte hartzeko 2017ko deialdia

Liburuaren nazioarteko eguna dela eta, ZAWPen azoka bat antolatu dugu, non irudia protagonista nagusia izango den, idatzizkoaren errepresentazio gisa izanik.

Parte-hartzea

Irudia fanzine formatuan, zuntzetan, karteletan edota argazki-liburu eta artista liburuetan lantzen duen artista eta kolektibo artistiko orok parte hartzeko aukera du.

Autoedizioko azokaren helburua jarraibide hauetan lan egiten duten sortzaileek beraien lanak erakustea eta saltzea da. Salmentetatik ateratako etekin osoak artistentzako izango dira.

Hala ere, deialdiak 15 artista hautatuko ditu azokan esparru bat izateko, azokako eremuaren ezaugarri mugatuak direla eta.

Izen ematea eta dossierren bidalketa

Alde batetik, izen ematea gauzatzeko artista bakoitzak bere izen abizenak, NAN, eta email helbidea eman beharko du. Bestalde,  auxcomunicacion@zawp.org helbidera irudiekin sortatutako dossier edo deialdiko ezaugarriak betetzen dituen web orrialde bateko estekadura bialdu beharko du.

Izen-ematea gauzatzeko bete formulario hau.

Epea

Formularioa eta dossierrak bidaltzeko epea martxoaren 15etik apirilaren 12ra arte izango da.

Auzi legalak

Eusko Jaurlaritzako merkataritza arloarenkin kontsultatu ondoren eta aldizkako azokak ospatzeko erreglamenduaren arabera, ondorengo prozedura legalaren araudiak jarraituko ditugu: JEZ (jarduera ekonomikoaren gaineko zerga) eguneratua dutenek JEZ ziurtagiriaren baja eta alta 036 dokumentua eskaneatua bialdu beharko dute (dendarien kasuan 663arekin barne) + bertan agertzen direnen edota 840 agirian agertzen direnen NAN + Garabia Aretoan parte hartuko duen pertsonaren NAN.

Alta eman dezakezue azoka zehatz baterako digitalki. Horrela, JEZ eduki dezazuen egun batez fakturatu ahal izateko.

Galderak eta oinarrien kontsultak egiteko

Aurretik azaldutakoaren  gainean galderarik izanez gero idatzi mesedez auxcomunicacion@zawp.org helbidera.

Leave a Reply

X