Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Adierazgarriak » Berrikuntza eta Kultura V. Jardunaldia: Audientzien estimulazio berritzailea

Berrikuntza eta Kultura V. Jardunaldia: Audientzien estimulazio berritzailea

Karraskan, Euskadin kulturaren berrikuntza eta berrikuntzaren kultura sustatzeko elkarteak antolatutako Berrikuntza eta Kulturaren V. Jardunaldian egon ginen atzo, Audientzien estimulazio berritzaileari eskeinitako saioan, hain zuzen. Ikus-entzuleek zein toki hartzen duten kultura eta sorkuntza proiektuetan, baita publiko berriak sortzeko espazioari buruz eta berrikuntzaren betebeharrei buruz hausnarketa egin genuen atzo. Galdera hauei erantzuteko erreferentziazko nazioarteko proiektuetara eta tokiko testuinguruan garatutako jardunbide onen kasuetara gerturatu ginen.

Kunarte eta Teatro Paraíso-ri esker metodología COMEX zer den ikasi genuen. Kunartek, azken urteetan audientzien garapenerako metodologia propioa garatu du alfabetizazio kulturalarekin eta marketinarekin lotuta. Metodologia honi, COMEX deitzen dena, esperimentazio eta hausnarketa prozesu luze baten ondorioa da.

GAU IREKIA da Sarean elkarte kulturalaren proiektua. Ekimen honi esker ikasi genuen programazio kulturalen diseinua parte-hartze prozesuen bidez egin daitekela, baita taberna-jatetxe bat bere eskaintza gastronomikoa kalitatezko, ekologiko eta bertako produktuekin osatua duena. Proiektu honek, bereziki, San Frantzisko, Bilbao la Vieja eta Zabalako komunitateei zuzenduta dago.

Katapulta plataforma Buenawista Prolleckzimo’s-ek bultzatutako proiektu bat da talentu sortzaileen bilaketarako, garapenerako eta sustapenerako, diziplina ezberdinen arteko erakunde publiko eta pribatuen arteko loturetan oinarrituta, inguruko sortzaile potentzia garatzea eta ezagutaraztea ahalbidetzen duena. Musikagela izango litzateke proiektu honen adibide bat.

Libelista  proiektuak liburu denden beraien inguruan eskaintzen duten zerbitzu ordezkaezinari buruz aritu zen. Liburu saltzaileek komunitatea sortzen dute eta ehun kulturala bizirik mantentzen dute. Libelista gertuko liburu denden balorea indartu eta handitzeko helburuarekin jaio da, eta liburu saltzaileak beraien online testuinguru irakurlearekin konektatu nahi du.

Arkitektura eta hezkuntza bat egiten duten espazioa nondik da.  Hemen, azken emaitzari buruzko aurre ideiarik gabe agiten du lan, proiektuko aldagai bakoitza aukera gisa aztertuz eta benetan garrantzitsuak diren galderak zein diren argituz. Ekintza garatzen da behar honen erabiltzaileak parte-hartzaileak bihurtuz, proiektuen eta arkitektura- aholkularitzaren bidez parte hartzen prozesuen, behaketen eta arkitektura eta hirien ikasketa-tailerren bidez egiten da.  Espazioa ikasketa aldaketarako eta berrikuntza pedagogikoa sustatzeko oinarrizko tresna bihurtzen da.

Conexiones improbables ekimenari esker , enpresa eta erakundeen beharrizan era arazo berriei irtenbidea eman ahal zaie, arte eta kultura oinarridun ikuspuntu berri eta alternatibo batekin, berrikuntza eta aholkularitza metodo tradizionalak alde batera utziz.

Moviltik hizkuntzen zeharkakotasuna eta mugak aztertzen ditu eta komunikazio sozialeko proiektu parte-hartzaileak gauzatzeko eta diseinatzeko teknologia eta narratiben erabilera sozial berria ikertu eta aztertzeko. Loturak proiektua, mobilizazio eta herritarren hausnarketarako prozesu parte-hartzailea da, “hiri abegitsu” baten dimentsioak eta ezaugarriak elkarrekin sortzeko.

Amaitzeko, Cultumetría, Teklak eta Kultiba, Karraskan-eko kideak,  Kultura eta sorkuntza eskaria sustatzeko politika eta praktiken bechmarking-aren txostena aurkeztu zuten. Txosten honen ondorio bezala, hurrengo esaldia aipatuko genuke: “neurtzea ez da soilik zenbatzea, baizik eta kontuan hartzea

Leave a Reply

X