Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » BITARTEAN

BITARTEAN

ZAWP (Bilbao) apustu baten adierazpen argia da, leku bat izandakoaren (iragana) eta izango denaren (etorkizuna) artean dagoen espazio- eta denbora-esparruan aukerak sortzeko egin dugun apustua, hiri eraldaketaren prozesuak zehazten dituen egoera. ZAWP esperientziari esker, programazio kulturalari esker eta batera finantziatutako lanerako guneen bidez eta zuzeneko laguntzaren bidez ekintzaileen proiektuak babesteari esker geure hiriaren alde baten dinamizazioa bultzatu ez ezik, ZAWPeko esparrutik kanpoko proiektuak lagundu ditugu eta auzo berriaren parte izango diren guneak trinkotzea bultzatu dugu ere bai.

ZAWPeko aldi berria dator, proiektuaren zati garrantzitsu bat zenbait nabeetan garatu dugu eta nabeak horiek eraitsiko dituzte, baina proiektua aurrera doa, “Work in progress”. Deustuko Erriberan Planean finkatutako guneak geratzen dira, hala nola Paper fabrika Nervión eraikina irlaren hegoaldeko muturrean eta Pabellón 6 irlaren erdialdean. ZAWPeko eta etorkizuneko Bitartean Fundazioaren sedea hirigintza-planaren 2. Zatira mugituko da, Estampaciones y Calderería-ren lehengo fabrikara, zein “Lacalde” izendatuko dugun eta non gure asmoa den aukerak sortzen jarraitzea eraikina eraitsita izan arte (seguru asko 15 urte barru, 2033).

Aldi berean, hasi gara lan egiten beste testuingurutan, estatu mailan zein nazioartean, aldatzen dauden eremuen edo hirien hutsuneen Bitartean-en garrantzia nabarmentzen. Hiriak, herriak edo komunitateak ekonomiaren eta gizartearen aldetik modu jasangarrian sortzeko modu berria ikusten dugu. Horregatik guztiagatik, ZAWPek Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik Lehentasunezko Jarduera bezala onartuta izan da eta azken urteotan zenbait agentzien sariak jaso ditu.

Bitartean-ek sortzen digun ardura dela eta, 85 Trans Europe Halles Meeting-a izango dugu gurean 2018ko maiatzaren 24tik 27ra. Gai nagusia hain zuzen ere huraxe izango da: Bitartean. Gai horren inguruan arituko gara Europako trantsizio-testuingurutan gauden zenbait erakunde eta zentro behin-behinekotasuna kudeatzeko tresna erabilgarriak garatzeko asmoarekin.

Hutsekin zein trebetasunez, orain arte gauza asko lortu ditugu. Gauza asko daude lortzeko oraindik. Eta denbora gutxi beharrezko eskerrak emateko. Ikasleak, kolektiboak, erakundeak, elkarteak, enpresak, auzotarrak, familia… proposamen honen zati dira, 10 urte dituen eta handitzen jarraitzen duen proposamena.

X