Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua (page 3)

ZAWP Mundua

AIRE ZABALEKO 2º PINTURA LEHIAKETA

Datorren ekainaren 13, larunbatean ZAWP-etik Goya denda kolaborazioarekin, aire zabaleko bigarren pintura lehiaketa antolatzen dugu titulu honen azpian: “Deusto eta Zorrotzaurreko Erribera Penintsula bihurtu aurretiko zure begirada artistikoa”. Lehiaketa hau Zona Franca Jaialdiaren ospakizunaren esparruan gertatuko da ekainaren 12, 13 eta 14an. Aurkeztutako lanak Garabia-n erakutsiko dira ekainaren 15-etik 28-ra (auzoaren jaien amaierarekin bat etorriz). Lana piktorikoa izan behar du, …

Read More »

ZONA FRANCA ZAWP JAIALDIA

Ekainaren 12,13 eta 14-an ZAWP-en (Zorrotzaurre Art Work In Progress) udari ongi etorria ematen diogu “ZONA FRANCA ZAWP” jaialdiko edizio berri batekin. 3 egun hauetan zehar 2014-2015 sasoiko amaiera ospatuko dugu publiko guztientzako hainbat ekintzekin, gehiengoak doakoak. Kontsertuak, tailerrak, erakusketak, merkatuak, Street art, bisita gidatuak… EGITARAUA LAN ESPAZIOEN ATE ZABALIAK Ostirala 12 – 18:00 – 20:00 Larunbata 13 – 11:00 …

Read More »

“Music is in the air” Ableton life-ko tailerra

Maiatzaren 11an eta 12an (19:00-20:30) M.G.K artista kroatak Ableton life musika sormenerako programa barruan dagoen doako tailerra emango du. Tailerra ZAWPen izango da, “The Origin of Spaces” hirugarren europar topaketan (#OOSEU) Music is in the air, Ableton Live Workshop. M.G.K artistak (Kroatia) ZAWP-en emango du soinu grabaketa eta Ableton live postprodukzio lantegia. Noiz eta non? Lantegia Maiatzak 11 eta 12 an emango da 19:00 etatik 20:30 tara. Doakoa da eta “The Origin of Spaces” ikerketa proiektuaren barnean landuko da. Dinamika: Soinu grabaketa, Deustuko erribera eta Zorrotzaurre testuinguruan dauden: fabrika, pertsona, natura Soinuen edizio eta lanketaren ondorioz musika sormenak egingo dira. Tailerra Ingelesez emango da gehien bat. Dena den, pertsona bat egongo da lantegian hizkuntz eskakizuna egiten dutenentzako. Hemen aurkitu ditzakezue dosierra (Ingelesez) Parte hartzeko beharreskoak: Belarri entzungailuak eta USB memoria bat. Ordenagailu portatila Ableton …

Read More »

“LO QUE NOS DEJARON” LAN PROZESUA EKINEZ

ZAWP Magazine #1 – 32 or. “Esperantzarik gabeko mundu baten, beren ahotsak, bizitza aurkitu nahi dute; bere izate propioari, beren zoramenari, justifikazio bat aurkitu.” Martxoan eta apiriliean zehar Sainete. konpainiak, Ana Clara Cuervas eta Roger Peñak osatuako taldeak, sormen prozesu artistiko baten egonaldia burutuko dute ZAWPen Ignacio Herrero-ren zuzendaritzapean. “Lo que nos dejaron” lanaren bidez, Hondamendirantz doan mundu baten dauden …

Read More »

TXIKIARK ESPAZIOA

ZAWP Magazine #1 – 12 or. BILA EZAZU TXIKIA ZIÑENEKO ARGAZKIA BAT. BEGIRAIOZU ETA SAIA ZAITEZ GOGORATZEN. EZAGUTZEN DUZU ZURE BURUA? ZELAN JOLASTEN ZINEN? NOLA GUSTATZEN ZITZAIZUN JOLASTEA? ZELAN GUSTATUKO LITZAIZUKE JOLASTU IZANA? Joan den maiatzean estatu mailako lehendabiziko Arkitektura eta Haurtzaroa topaketen ondorioz PLAYGROUNDS sarea sortu zen, eta abenduan Bilbon topaketa informal bat egin genuen, elkar ezagutu eta ekimenean …

Read More »

#Kabian6

Martxoak 14, larunabata 18:30 Aro bat bukatu dugula eta, beharbada, gazte gaietan sakonago murgiltzeko bestelako kabi erakargarrietan biltzen eta elkarrekin lan egiten jarraitzeko ordua dela sentitzen dute. Baina, edozein prozesu berri ireki aurretik, garrantzitsua da aurrekoa ondo ixtea eta hori dela eta, azkeneko saio honetan hilabete hauei behar bezalako amaiera eman nahi diote. 2014. urtarriletik hona, K proiektuak gazte izatea …

Read More »

“The origin of spaces” bigarren nazioarteko topaketa

The Origin of Spaces (OOS) Europar Batasunak eta Erasmus + finantzatutako hiru urteko elkarlan proiektua da. Helburua, Europan zehar dauden zenbait berrikuntza estruktura eta “coworking” espazioen arteko ezagutza eta praktikak partekatzea da. Berez, Espazio desberdinen arteko baliabide, egoera, egiteko erak eta berauek duten eragin sozio-ekonomikoak alderatzean datza. Proiektuaren erronketako bat, bost estatu desberdinetan dauden ekimenen arteko ikerketa eta elkarlana da. …

Read More »

Tutte Contro Verdi, urteetan zehar Operan emakumeari eman zaion rol-ari buruzko performance-opera

Urtarrilak 24, 20:00tan, Haceria aretoak “Tutte contro Verdi” ikuskizuna aurkeztuko du. Tutte Contro Verdi, urteetan zehar Operan emakumeari eman zaion rolari buruzko performance-opera da. Miren de Miguel, antzezle eta sopranoak, musika eta operaren inguruan duen desioa, eta opera munduan antzeztu behar izan dituen txarto tratatutako eta mindutako pertsonaiak aurrez aurre jartzen ditu. 2012an Alhóndiga Bilbaon estreinatu eta gero, eta nazio …

Read More »

Erakusketa Kolektiboa// EXPOSIBLE

ERAKUSKETA KOLEKTIBOA Abenduak 18, osteguna – 19:00 Sarrera dohan Erakusketa kolektibo honek Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arte Ederretako 3º mailako ikasleak barzen ditu, beren lehen erakusketa egiteko. Heuren hitzetan “erronka handi bat da”, sormen baliabide ezberdinak batzen dituelako eta espazio erreal baten arazoetara aurre gin behar diotelako. Ondorioa, beren lanak zgertokira ateratzea da,  Arte Ederretako fakultatearen inguruan dagoen aniztasunaren ispilu. …

Read More »

ZAWPLAb Egonaldia: “Going to Jerusalem”

Bideo honetan, Valentin eta Irenek (Alemania) ZAWPen landutako sormen prezesua azaltzen dute. Hau “The Art Of Living” ekintzaren 2014-2015 denboraldiko lehen edizioarekin batera aurkeztu zuten hACERIA Aretoan.   Comparte este contenido con tu móvil WhatsApp

Read More »

“No soy yo eres tú”

Zehatz mehatz gogoratzea non, noiz, nola eta norekin batera jaio ziren proiektuak ez da askotan lan erreza. Ez da gure kasua. NO SOY YO ERES TÚ lehenengo aldiz ZAWPeko Terrazan, renderren arteko zigarroxka bat erretzen Garabia Areto ondoan uraren zai dagoen batelean eserita jaio egin zen. 2012. Urtea zen, abenduko ostiral goiz batean. Up!Art eta Marmoka Films izan ziren lehendabiziko …

Read More »

OOS “Origin of Spaces” proiektu Europear-aren lehen topaketa

2014. urteko Urriak 15, 16 eta 17 an, “Espazioen jatorriak” proiektuko partaide direnen lehenengo topaketa multilaterala gauzatu zen Bordelen, Frantzian. Ingelesez, OOS siglekin adierazten den proiektu hau, Europar Batasunak finantzatutako Erasmus + europar programaren barruan kokatzen da. 3 egunez luzatutako topaketa hontan, gure europar taldekideak ezagutzeko aukera izan genuen, noski. Hauek guztiek, euren esperientziak baliatuz, ikuspuntu zabala eta aberasgarria helduarazi …

Read More »

MUXUE, POP-UP BERRIA BAZAWP DENDAN

Udako atsedenaldiaren ondoren, BAZAWP, gure produktu artistikoen dendak , proposamen artistiko berri eta tokiko eta nazioarteko artista berriekin batera ateak berrireki ditu. Irailaren 25etik urriaren 23ra arte, lehen pop-up artista Uxue da. “Muxue” sinaduraren izenpean, etxeko txikienentzat ehunarekin elementu ezberdinak sortzen ditu: petoak, umeen eserlekurako estalkiak, askari poltsak, gerriko poltsak, kamisetak eta amigurimi pieza txikiak. Sorkuntza guzti hauen eredu komuna …

Read More »

Ubiqarama web-plataforma bidez eta mugikorreko aplikazio bidez osatutako ekosistema

Zawp, Zaramari, Simettric y Úbiqa-k Ubiqarama aurkeztuko dizuegu irailaren 27an Garabia ZAWP aretoan, Zorrotzaurre. Proiektu eta eduki digitalak sortzen laguntzen du. Ubiqarama web-plataforma bidez eta mugikorreko aplikazio bidez osatutako ekosistema da. App-a tokiak mapatzeko eta bideo-, argazki-, audio- eta testu-edukiak sortzeko dago diseinatuta. Horiek sinkronizatu egiten dira eta plataforman argitaratzen dira mosaiko-formatuan. Horiek mapetan geoposizionatzen dira eta ibilbideak sortzeko aukera ematen …

Read More »

ZONA FRANCA ZAWP JAIALDIA + DENBORALDI BERRIAREN AURKEZPENA

Irailak 19, ostirala, hACERIA Aretoak eta ZAWPek denboraldi berri hasiko dugu ZONA FRANCA ZAWP jaialdiaren ospakizunarekin. Dana, ZAWPeko kontzeptu sozio-kulturala bilduko duen irudi eta web orrialde berri baten aurkezpenarekin batera, gurekin batera guneak eta uneak beste era baten ikusi nahi dutenentzat zuzendua. Haceria elkarteak, bere bi proiektuen bidez: hACERIA Aretoa eta ZAWPekin batera, 17 urte daramatza Deusto eta Zorrotzaurreko auzoa, …

Read More »
X