Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Nabarmendutako egonaldiak » Egonaldia: Begirada arkeologikoa

Egonaldia: Begirada arkeologikoa

Apirilean, ZAWPen Emilia Estrada (Argentina) egongo da egonaldi batekin, “Begirada arkeologikoa”.

Egonaldia, eraldaketa prozesu barruan aurkitzen diren guneetan azterlan arkeologiko bat egitea da. Enfasia arkeologi jarduerak duen poesian jarriko du, horrela aztarnetan oinarrituz narrazio historiko bat sortuko du. Dena arkeologiko bediraga batetik landuz, landa-lana, laborategia lana eta eraketarekin.

Etorriko den hiriaren proposamen utopiko eta iraganaren artean, “somos contemporáneos a los escombros. Convivimos con las remanencias de una ciudad que expone su historia mediante las heridas que se abren en el asfalto, mostrando las camadas de memorias en fragmetos de cemento y barro.”

Prozesu honen fase desberdinak hauek izango dira.

1.  Mapeo tailerra

Taldean eginiko mapeoa erregistro kartografikoak dituen sorkuntza da, parte-hartzaileen esperentzian eta jakintasunean oinarrituko da, begirada kritiko bat sortuz Zorrotzaurre auzoaren inguruan dauden ezaguera desberdinekin. Taldeek auzoari buruz mapa desberdinak sortuko dituzte baliabide desberdinen bidez. Horrela, euskarri grafiko batean auzoak dituen arazoak ikusi ahalko dira, beste arazo batzuekin konexioak ikusiz eta ondorioak aipatuz.

Margotzeko materiala eskainiko da, eta jarduera dohainik izango da.

2.Landa-lana eraikuntza lan baten barruan eta arkeologiko margolan tailerra.

Jarduera bi bide desberdinetan oinarrituko da: Lehenengoa, auzoko hirigintza planak gehien afektatu dituen zonaldeen zehar ibilbide baten bidez egingo da, (eraikuntza lanak, gune hutsak…) toki horietan materiala hartuko da, gero margolan arkeologiko tekniken bidez erakutsiko dira. Bigarren etapan, elementuen erregistro grafikoak sortuko da, hirigintza prozesu batek dakarren transformaziotik jaioak izango direnak. Adibidez erakin baten obra-hondakinak beste gauza berri batean bilakatuko dira. Horrela orainaren arkeologia bat sortuko da, hondakinen irakurketaren bidez. Margolan eta argazkiak baita ere erabiliko dira azkenengo bateratze lanean.

Margotzeko materiala eskainiko da, eta jarduera dohainik izango da.

3. Erakusketa

Erakusketa bat egingo da tailerretan eginiko lan guztiak erakutsiz. Erakusketa kolektibo bat, marrazki arkeologikoekin, argazkiekin, mapa txikiekin eta beste bat handi batekin auzotarren kontu kartografikoetan oinarritzen dena. Sortzen diren material guztiak oroimen bisualaren artxiborako erabiliko da.

Sarrera dohainik

 

TAILERRETAN IZENA EMATEKO:

Leave a Reply

X