Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Nabarmendutako egonaldiak » Egonaldia: Feedback

Egonaldia: Feedback

Maiatzean Kike Mora musikariak (Kepa Junkeraren baxu–jotzailea 7 urtez eta egun Korrontziren partaide) eta Ana Capilla dantzariak ( duela 6 urtetik Euskal Herrian finkatutako andaluziarra) Haceria Aretoan FEEDBACK izeneko egonaldia garatuko dute 2017.urteko programaren barne.

Egonaldian zuzeneko musika eta dantza ikuskizunak garatuko dituzte, zentzumenentzako bidai performatiboak. Disziplina anitzeko sormenaren bidez soinuaren ikerketa landuko dute eta bere bibrazio gaitasunean. Noraino barneratzen ditugu bibrazioak? Nolako eragina dute guregan? Sinergia ta feedback-a ikuslearekin zuzeneko elkarrizketa bat izateko.
Aurretiaz, Kike Morak eta Ana Capillak beste egonaldi batzuk egin dituzte: La Karpinteria, Utopian eta La Fundación.
Egonaldi hauetan, alderdi hauek ikertu dituzte:

•    Errepikapenaren kontzeptua eta jazz-aren kanonak sorkuntzan eta egitura konpositiboan.
•    Ahotsa eta gorputza. Zer nolako egora behar dugun soinu bat emititzeko, mugimenduan gauden bitartean. Erdigunearekin lotura.
•    Konposizio musikal ezberdinak eta bere ñabardurak izaeran eta emozioan.
•    Loop-aren mekanismo konpositiboa.
•    Kontrabaxuaren instrumentua eszenan.
•    Argiaren diseinu konpositiboaren ikerketa.

Beraien lan prozesuak honako espazio hauetan aurkeztu dituzte:

•    Az. Alhóndiga Bilbao. 2015eko apirilaren 29an.
•    La Karpinteria. Bilbao. 2015eko maiatzaren 2an.
•    La Quemá. Jerez de la Fra. 2016ko urtarrilaren 3an.
•    Teatro Barakaldo. 2016ko apirilaren 9an.
•    Sala Utopian-Getxo. 2016ko apirilaren 17an.
•    Meatzari Aretoa. Muskiz. 2017ko apirilaren 2an.
•    Aurrestreinaldia: La Fundición. 2016ko ekainaren 4an.

Maiatza osoan zehar  Hacerian egingo duten egonaldian ikuskizunetan erabilitako erraminten ikerketa garatuko dute.
Bibrazioaren kontzeptuan sakonduko dute beraien obraren eragile gisa. Obra musikalek beraien
“bibrazioaren”arabera sortzen dituzte.
Instrumentu ezberdinen inguruan ikertzen jarraituko dute. Hala nola, kontrabaxuaren, gitarra eta baxu elektrikoaren inguruan. Mikroan sakonduko dute testuaren lotura eta erraminta gisa.

Egonaldia eta gero, ekainaren 2an ostiralean,  azken emaitza ikusteko aukera izango dugu. Horretarako, Ana Capillak azaldu duenez obren aukeraketa bat egingo dute: “Gehien gozatu ditugun ikerketen pilaketa bat egingo dugu eta FEEDBACK ikuskizunaren esentzia bildu. Gure arteko feedback-a erakutsi nahi dugu, bion arteko hibridoa eta kolaborazioa.

Leave a Reply

X