Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Oroimena - ENPRESAK » Goyoaga Toldoak

Goyoaga Toldoak

Gaur egun, Lonak eta Toldo Bilbao Goyoaga lantegia zegoen lekuan, orube huts bat dago.

1833an Juan Bilbao-Goyoagak lantegi bat eraiki zuen, ontzien belak eta sokak egiteko. 1911.urtean Goyagak sute bat izan zuen, eta leku berrietan eraiki behar izan zuten. Ondorioz, denborak dakarren aldaketekin, 1940ean Juan Bilabo-Goyoagaren semeek enpresaren produktu finala aldatzea erabaki zuten, ontziak bela ordez lurrunarekin lan egiten hasi zirenean.

Oihalekin lan egiten trebeak zirenez zuten esperientziagatik, toldoak egiten hasi ziren. Eta enpresak irabazi handiagoak eduki zituen, 90. urtera arte, krisi ekonomiko batean sartu ziren arte. Horregatik bere langileak bota behar izan zituzten eta Erriberan zituzten lantegiak Bilboko udalari saldu ere.

2005.urtean, itsas eta ontzigintza ekintzak egiten hasi ziren lehenengo enpresa izan zenaren eraikina eraitsi behar izan zuten. Gaur egun eraikinaren azken aztarnar auzoaren sarreran zutik mantentzen dira, 1912 idatzia duen panela barne.

 

Lonas Y Toldos Bilbao Goyoaga

Flickr Album Gallery Powered By: Weblizar

Leave a Reply

X