Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Adierazgarriak » Haceria Arteak 20 urte liburua
dav

Haceria Arteak 20 urte liburua

HACERIA Arteak bere urteurreneko liburua aurkezten du: hACERIA Arteak 20 urte.

2019 urte berezia da hAceria Arteak-entzat; aurten, Elkarteak agur esan behar baitie 1998tik aurrera zenbait kultura-proiektu jaso dituzten espazioei. Ibilitako bidea ospatzeko urtea da aurtengoa, baina berritzeko urtea ere; espazio berrietara lekualdatzeak (Deustuko Erriberan eta Zorrotzaurren ere) erronka berriak sortzen ditu Haceria Arteak – ZAWPen agendan eta energia berrituak eskaintzen dizkigu.

Liburuak hasieratik abentura honen ardatza izan diren 20 kontzeptu biltzen ditu. Urteak, sentimenduak, ideiak, erronkak definitzen dituzten 20 kontzeptu.

Interpretaziora gonbidatzen duten 20 hitz. Haceria Arteak-en parte izan diren pertsona guztien bizitzan oso presente dauden 20 kontzeptu:
Egin. Ausardia, sormena. Taldea, arima. Bitartean. Drogak, sexua, alkohola. Ikastea. Ametsa. Kontraste, segurtasun-eza. Pluraltasuna. Oroimena. Gardentasuna. Zauriak. Arrakasta. Ekitaldiak. Egokitzapena. Palabros. Nazioartekotzea. Kafeak. Sistemak. Haceria.

Liburua ZAWP dendan, hACERIAn eta Garabian salgai dago.

Prezioa = 20€ – 20 zentimo

 

Leave a Reply

X