Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » Haceria Arteak Elkarteko Koordinatzaile plaza betetzeko lan eskaintza

Haceria Arteak Elkarteko Koordinatzaile plaza betetzeko lan eskaintza

Enkargu profesionala

Haceria Arteak Elkartea Koordinatzaile plaza betetzeko profesional baten bila dabil, Kudeaketa Kulturalaren esparruan esperientzia duena, definizioz berezia den proiektu bat garatzen jarraitzeko prest dagoena. Koordinatzaile berriaren lanbide-zeregina Elkartearen analisi batean oinarrituko da, “La Calde” tokiko testuinguru artistikoaren beharretan, eta horrekin erlazionatutako Elkartearen potentziala proiektu berritzaile baten bidez.

Eginkizunak:

Koordinatzailea arduratuko da:

  1. Programazioa. Ikerketa eta produkzio artistiko modu berriak arakatu eta sustatzea.
  2. Programa, zerbitzu, espazio eta proiektuak garatu eta optimizatu, Haceria Arteakeko taldearekin batera eta zuzendaritza batzordearen koordinazioarekin:
    • La Haceria-ren jardueren programazioa garatzeko.
    • Sortzaileekin harremanak eta proiektu egoiliarren dinamizaziorako.
    • Egonaldi Artistikoen programa estrategikoak eta nazioarteko trukeak bultzatzeko.
    • Erakusketa eta sorkuntza espazioen azpiegiturak errentagarri bihurtzeko.
    • Nazioarteko proiektuentzako aholku espezifikoetarako.
  1. Haceria Arteak Elkarteko talde teknikoa zuzendu, helburu komunen lorpenean bazkideak babestuz. Gaur egun, Haceria Arteak Elkarteko talde profesionala 6 pertsonak osatzen dute sail ezberdinetako funtzio ezberdinekin eta programa ezberdinen arduradunekin, asteburutako arduraduna eta boluntarioak. Koordinatzailek Elkarteko organigrama eta taldearen trebetasunak aztertuko ditu talde teknikoa hobetu eta berrantolatzeko, baldin eta beharrak eta programak betetzen baditu, aurretiazko Zuzendaritza batzordearen onarpenarekin.
  1. Aurrekontua prestatzeko eta Elkartearen funtzionamendurako diru-sarreren plana prestatzen laguntzea, baliabide publikoak eta pribatuak erabiliz. Elkartearen Kontseiluak onartu beharko ditu.
  2. Existitzen diren kanpo harremanak kudeatu eta indartu, eta berriak sortu.
    • Nazioko eta nazioarteko harreman instituzionalen sorrera eta mantentze lanetan parte hartuko du.
    • Hitzarmenak, sarearen harremanak eta ikerketa proiektuak sendotuko ditu.

Profil profesionala eta baldintzak

Haceria Arteak Elkarteko Koordinatzailearen profila Kudeaketa Kulturalean aditua den pertsona batena da, aurretik definitutako lanbide-zereginei aurre egiteko prest dagoena eta hurrengo baldintzak betetzen dituena:

  • Proiektu kulturalen kudeaketa, nazioarteko harremanak eta komunikazioan esperientzia egiaztatzea.
  • Komunikatu, negoziatu eta planifikatzeko gaitasuna izatea.
  • Zuzentzeko, taldean lan egiteko eta eginkizunak eskuordetzeko gaitasuna izatea.
  • Horizontalean eta sarean lan egiteko gaitasuna izatea.
  • Kudeaketa ekonomikoan, fundraising eta baliabideen bilaketan esperientzia egiaztatzea.
  • Esparru guztietan Haceria Arteak ordezkatzeko gaitasuna izatea.
  • Euskara maila altua ahozkoan eta idatzizkoan (EGA).
  • Ingles maila altua ahozkoan eta idatzizkoan.
  • Beste hizkuntza batzuen ezagutza baloratuko da.
  • Bertako testuinguru artistikoaren ezagutza baloratuko da.

Baldintzak

  • Dedikazio esklusiboa eta arduraldi osoa.
  • Lanean hastea 2018ko abuztuaren 1ean lanaldi erdian. Haceria Arteak Elkarteko koordinatzaile gisa, funtzio guztiekin, 2018ko irailaren 1ean hasiko da.
  • Ordainsaria 22.000€ gordin urteko.
  • Obra edo Zerbitzu jakin baterako lan kontratua urte bateko iraupenarekin, iraunaldi mugagabekoa bihurtuz epe hori pasa ondoren.

Eskariak

Aukeraketa prozesuan parte hartu nahi dutenek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  • Motibazio gutuna.
  • Curriculum Vitae
  • Dokumentazioa (zihurtagiriak, testuak, argitalpenak, etab.) profil profesionala, baldintzen betetzea eta baloratzeko gainerako alderdiak egiaztatzen dituztenak.

Dokumentazio guztia PDF dokumentu bakarrean (gehienez 10 MB) bidali behar da, “Haceria Arteak Elkarteko koordinatzailea” gaia adieraziz helbide elektroniko honetara: administracion@haceria.com

Eskaintza honen inguruko kontsulta guztiak posta elektroniko bidez soilik argituko dira, helbide elektroniko berdinarekin.

Hautagaien hautaketa prozesua

  • Entregatutako eta onartutako dokumentazio digitalaren baliozkotzea.
  • Aurkeztutako hautagaien aurretiazko hautaketa.
  • Elkarrizketa pertsonaletarako finalisten hautaketa.
  • Finalistekin elkarrizketa pertsonala.
  • Hautagaiaren hautaketa.

Elkarrizketa pertsonalean, eskatuz gero, aurrez entregatutako PDF dokumentuen bertsio originalak aurkeztu beharko dira.

Epaimahaia Haceria Arteak Elkarteko kideek osatuko dute.

Elkartea ez da bidaien kargu egingo elkarrizketa pertsonaletarako hautatua izanez gero.

Epeak

Eskaera aurkezteko epea 2018ko uztailaren 6an amaituko da. Hautagaitzak entregatu ahal izango dira:

  • Posta elektronikoz “Haceria Arteak Elkarteko koordinatzailea” gaia adieraziz administracion@haceria.com helbidera.

Hautagaiei mezu bat helaraziko zaie eskaera eta dokumentazioa jaso dela baieztatuz.

  • Postaz:

” Haceria Arteak Elkarteko koordinatzailea”

Asociación Haceria Arteak

Ribera de Deusto 43.

48014- Bilbao

Postaz bidalitako eskaerak onartuko dira baldin eta zigilatzeko data 2018ko uztailaren 6a baino lehenagokoa izan bada. Pertsonalki, 15:00ak arte, egun berean, Haceria Arteak Elkartearen bulegoetan.

Ebazpena

Lehiaketa honen ebazpena, Elkarteko Administrazio Kontseiluarena izango da eta ezin izango da erreklamatu, 2018ko uztailaren 14a baino lehen izango da. Data honen aurretik, aukeratutako hautagaiekin elkarrizketa pertsonalak egingo dira 2018ko uztailaren 9 eta 11 bitartean. Haceria Arteak Elkarteko Administrazio Kontseiluak prozesu hau baliogabetu dezake.

Deskargatu hemen lan eskaintzaren oinarriak.

Leave a Reply

X