Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Adierazgarriak » HACERIA – ZAWP mugimenduan

HACERIA – ZAWP mugimenduan

Haceria arteak badaramatza 22 urte Deustuko Erriberan eta Zorrotzaurren eta 21 lehenengo espazioarekin: Haceria aretoa, arte eszenikoen arloan EGIN nahi zuten pertsonen topaleku bihurtutako aspaldiko zerrategia, ondoren diziplina artistiko guztietara zabaldu zena.

2008an, Elkarte berak ZAWP proiektua sortu zuen; auzoak bizi zuen eraldaketa-prozesuaren ikuspegi artistiko eta sormenezkoa, bitartean oinarritutako proiektua. Harekin sormenezko ekosistema kulturala sortu zen, auzoan aitzindaria izan zena eta proiektu berriak bideratu zituena.

Haceria-ZAWP gaur egun kudeatzen dituen espazio gehienak udan desagertuko dira, Zorrotzaurreko MASTER PLANaren ondorioz. Desagertuko direnen artean, nabarmendu nahi ditugu: Haceria aretoa, bulegoak/Loft eta 02 lan partekatutako espazioa. Mantenduko direnak beste talde batzuek kudeatuko dituzte, besteak beste, Garabia, zeinen jabea Bilboko Udala den eta Pabellón 6ri emango diona.

Azken espazioaren kasuan: ZAWPLab, jabetza pribatua izanik, ez dakigu zertarako erabiliko den.

Haceria Arteak – ZAWP elkartean iragankortasunaren ideian, testuinguruaren harremanean eta diziplinen arteko elkarlanean oinarrituz jarduten dugu; hortaz, nomadatzat hartzen dugu geure burua eta horren ondorioz Elkarteak espazio berria bilatu du, Deustuko Erriberaren eta Zorrotzaurreko uhartearen erdian. Bertan, gutxienez hurrengo 10 urtetan lanean arituko gara, makinak bertara ere heldu arte.

Gaur egun, eremu berria planifikatzen eta diseinatzen gaude, jabetza pribatuko pabilioiz osatuta egongo dena. Pabilioi horiek egokitzen eta prestatzen gaude Haceria Arteak-ZAWPek zein partekatutako lan-espazioetan dauden proiektuek euren lana jarrai dezaten.

Laburbilduz, esan genezake Haceria Arteak Elkarteak eta bere proiektua nagusiak, ZAWPek, orain gauden espazioak galduko ditugula, baina geure espiritu nomadak gure energiak eta lana daramatzala zona berri batera Zorrotzaurreko Master Planaren 2. Fasean, zehazki Pintor Zuloaga kalean.

Laster lan partekatutako espazioen / coworkingen, eskainiko ditugun zerbitzuen eta erakustaldira eta ekitaldietara zuzendutako espazioaren xehetasun guztiak eskainiko ditugu.

Denbora honetan Elkarteak EGITERA (letra larriz) ikasi du, eraldatu da, ideiak berriak espazio zaharretan hartu ditu, behin eta berriro berritu da.

Beraz, espazio zaharrei agur esaten diegu berriei bide emateko, abestiak dioen bezala “20 urte ezer gutxi direlako” eta Elkarteak gehiago nahi du.

Leave a Reply

X