Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » Haceria-ZAWP TEH86an

Haceria-ZAWP TEH86an

HACERIA Arteak lantaldearen kide batzuk Bagneux-en, Frantzian, egon gara irailaren 26tik 30ra Trans Europe Halles-en 86. topaketan. TEH herritarrek eta artistek hasitako kultur zentroen sare europarra da; Elkartea honen parte da 2012 urteaz geroztik.

Maiatzan 85. Konferentzia Bilbon ospatu ondoren, oraingo honetan antolatzaileak Le Plus Petit Cirque du Monde (PPCM) izan dira, Paris hegoaldean kokatutako Zirko eta kultura forma berrien kultur zentroa. PPCM baliabide eskaseko hiriaren alde baten erdialdean egon arren, eskualde mailan lan egiten du eta nazio mailan erreferente da arte eta kulturaren erabileran gizarte-inklusiorako.

PPCMren jatorrizko eraikina zaharberritutako kiroldegi bat da, zeinari 2015ean Patrick Bouchain arkitektoak diseinatutako egurrezko eraikin berria gehitu zitzaion, 300 lagun baino gehiagorentzako lekua duen aretoa.

4 egunetan TEHko kide eta bazkideek gai ezberdinei buruzko lan saioetan parte hartu dugu, 2019tik aurrera sarearen estrategia zein izango den definitzeko lehen pausuak eman ditugu, eta zentroen egoerei buruz hitz egin dugu. Bileraren edukiaren parte garrantzitsu bat beste zentro eta herrialdeekin lankidetzan Europako proiektuen sorrera eta garapenean oinarritu da.

Baina zirko ikuskizun ezberdinez disfrutatzeko denbora izan dugu ere, PPCM-ko inkubagailu programako artistek sortutako hainbat pieza barne.

Zazpi kide berri sartu dira sarean. Bitamine Faktoria (Irun), Allerwelthaus (Kolonia, Alemania), Associazione Oltre (Bologna, Italia), Fabrica de Pensule (Cluj, Errumania), Ifö Center (Bromölla, Suedia), Institute for Environmental Solutions (Priekuli, Letonia) eta Meatpack (Amberes, Belgika)-en sarrerarekon dagoeneko 119 dira TEHko kide eta ebazkideak.

Bagneux-en izandako egun hauetan gainera Bilbon egondako boluntario batzuekin berriz elkartzeko aukera izan dugu.

Leave a Reply

X