Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » Iparralde Gualdia!

Iparralde Gualdia!

Abenduak 3, larunbata, Euskararen nazioarteko eguna da. 1995tik aurrera Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak eguna erakundetu zuten, egun honetan Frantzisko Xabierkoaren heriotza izan baizen eta bere azkenengo hitzak euskaraz izan ziren, bere ama hizkuntza alegia.

ZAWPk, Deustuko Berbaizu euskal elkartearekin batera, egun horretan Euskal hizkuntza eta kulturarekin zerikusia duen ekitaldi bat antolatuko dugu. Horrela, Berbaizuk Iparraldea berpizteko hiru dinamika antolatu ditu hilabete honetan. Azkenengo ekitaldia ZAWPen izango da, musika kontzertua hain zuzen ere. Kontzertu honek, euskal iparraldearen soinu eta zaporeak hurbilduko ditu Bilbo hirira.

Alde batetik, Paco, bakarlari baxe-nafarrak, orain grabatzen ari den diska aurkeztuko digu. Ondoren, Begiz Begi post-rock-talde lapurtarrak joko du, kaleratu berri duten Hatsa (Baga biga, 2016) diska aurkeztuz. 2015eko Banden Lehia irabazi zuen taldeak, Iparrean sortzen ari den euskal musika ekarriko digu belarrietara. Beste aldetik, Iparrean sortzen diren garagardo artisauak ere dastatu ahal izango ditugu. Horrela, Hazaparneko Etxeko Bob’s Beer garagardo artisauak bertan egongo dira.

Sarritan, badirudi Iparraldea urrun sentitzen dugula. Ekintza honen bidez, distantziak murriztu eta bertako errealitatea auzora ekarri nahi dugu.

Larunbatean, gure hizkuntzaren egunean, aukera paregabea edukiko dugu gure herriko musika entzuteko.

Leave a Reply

X