Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » La Isla que Nunca Fue orain internet-en dohainik irakurri daiteke.

La Isla que Nunca Fue orain internet-en dohainik irakurri daiteke.


Zorrotzaurreko penintsula irla bihurtzeko Deustuko kanalaren irekieraren prozesuan eta bere aurkezpen inprimatuan 2015eko abenduan, Robert Alcock-en liburua: “La Isla que Nunca Fue: Memorias de un náufrago inglés en Zorrozaurre” orain online irakurri daiteke.

La Isla que Nunca Fue memoria pertsonal bat da ia irla den hontan, ia ezezaguna bilbotar askorentzat ere, 15 urtez amesturiko bizitza bati buruzko esperientzia kontatzen duena, Obrak pertsonai desberdinak ditu, Berthold Brecht eta Zaha Hadid bezala, sugandila eta martin arrantzaleak, Gargantua eta mila begiko piztia, okupak eta grafiteroak, espekulatzaileak eta artistak. Auzo beretik amestu diren etorkizun alternatibo, adostu, bizigai, berde, iraunkorren istorioa ere bada, kanpotik jaurti den etorkizun ofizialetik oso hurrun.

Liburu hau memoria-ekintza bat da hondeatzaileen iritsieraren aurrean. bere helburua iruzur hadiaren sasoian egia txikiak kontatzea da. Federico García Lorca-k esan zuen, “Hay que recordar hacia mañana”. Obra honek beste etorkizun, beste hiri, beste inoiz izan ez diren, baina oraindik izan ahal diren irlren bidean bere harri-koskorra ekartzea espero dugu.

 

AUTOREA:

Robert Alcock (Exeter, UK, 1970) biologian doktorea da, idazlea eta diseinatzaile ekologikoa. Bilbora 1999an iritsi zen itsas-ekologiari buruzko ikerketa-lan bat gauzatzera. Bera eta bere neska-laguna Zorrotzaurren bizi izan ziren hainbat urtez, Zorrotzaurre Iraunkor baterako Foro-aren fundatzaile eta kide aktiboak izan ziren, eta oraindik lotura indartsuak mantentzen dituzte auzoarekin.

 

ERREFERENTZIAK:

“Liluragarria… berriro gogorarazten digu leku guztiek –distriu bakoitzak, auzo bakoitzak, herri bakoitzak, hiri bakoitzak- bere istorioa dutela… eta komunitate batek egiten duena defendatzea merezi duela.”Paul Scraton, Elsewhere: a Journal of Place (http://www.elsewhere-journal.com/blog/2016/1/7/the-library-the-island-that-never-was-by-robert-alcock)

 

Liburua orain online irakur dezakezu hemen:

Liburuaren bideo aurkezpena hemen:

Autoreari liburua zuzenean eskatzeko edo salmenta puntuak ikusteko, bisitatu:

http://abrazohouse.org/island/

 

La Isla que Nunca Fue: Memorias de un náufrago inglés en Zorrozaurre

Robert Alcock-en liburu bat Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre-ri buruz

ZAWP/ Asociación Hacería Arteak Elkartea (2015)

Ingelera, gaztela eta euskara.

80pp, koloretan argazkiekin.

ISBN: 978-1-944242-78-7

Leave a Reply

X