Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP LAN ESPAZIO BERRIAK

ZAWP LAN ESPAZIO BERRIAK

LA NAVE VA edo ZAWP coworking egoitza berria ideien eta proiektuen hazkunderako eta adierazpenerako lekua da. Sormena lagundu eta sustatzeko inguru ezinhobea, non proiektu iraunkorrak proiektu berriekin elkar-bizi eta erlazionatzen diren. Zure ideak edo/eta proiektuak indartzeko leku aproposa, baita batzarrak, bilerak, aurkezpenak… egiteko lekua ere.

Zure ideiak edo proiektuak aurrera eramateko leku edo lantoki baten bila bazaude, ZAWPen ideiak gauzatu, partekatu eta merkaturatu posible egiten duten kreazio-ekosistema aurkituko duzu. Gure coworking espazioek, lanera etortzeko leku bat baino zeozer gehiago suposatzen dute.

85€tik aurrera espazio moldagarri bat izan dezakezu, bai bulego modura, bai lantegi modura. 3 espazio mota ditugu: bulego-mahaiak, aldizkako mahaiak edo espazio-hutsak 10 eta 12 m2 tartean.
Espazio guztiek internet-konexioa eta argindar konexio independientea dute. Honetaz gain,  lanposturako sarrera mugagabea izango da, hau da, egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez sarrera posible izango da, hatz-marka sistemarez bidez.
Gure zerbitzu gehigarriak hurrengo dira:

  • Formakunza-programa, workshop modura, hilabetean behin egingo diren hitzaldiekin
  • Proiektuentzako laguntza osagarria
  • Munduan zehar datozen egoiliarrekin elkarbizitzarako aukera
  • Formakuntza-gela kanpoko tailer edo zawper-en tailerrentzako
  • Erakusketa programa: aurkezpenak, musika, erakusketak…
  • Batzar-gela
  • Mezularitza eta peketeria zerbitzuak
  • Biltegia erabiltzeko aukera
  • Giltzapeko takillak lanpostuan
  • Helbide soziala eta fiskala
  • Webgunean eta sarrerako panel informatiboan presentzia
  • Inprimagailu eta fotokopiagailu zerbitzuak
  • Bizikletentzako parking-a
  • Parking
  • Relax-gunea
  • Kafetegia
  • Aldagela eta dutxak
  • Office
  • Aktibitateak: yoga, hizkuntzak…

Sakatu hemen eta ikusi gure planoa lan espazio ezberdinak eta prezioak ikusteko.

Bete inprimaki-orri hau zure ordenagailuan eta bidali info@zawp.org zure lan espazioa eskatzeko LA NAVE VA- ZAWP egoitza berrian

Erakusketa espazio baten bila bazaude, espazioa atontzen ari gara momentu honetan. Hala ere, espazioaren bisita birtuala egin dezakezu hemen.

ZAWP-en lan egiten dugu “bitartean” kontzeptuak adierazten duen filosofia eraldakor hau oinarritzat hartuta, testuinguruaren harremanarekin eta hiriaren erldaketa prozesuak kontuan hartzen dituen filosofia baita. Nomadatzat hartzen dugu gure burua, eta eraikin berrietara mugitu egin gara, Zorrotzaurre irlaren erdialdera, lamn egiten jarraitzea posible ahal izateko eta sormen sektoreetan aukera berriak sortzen jarraitzeko.

Galderarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke info@zawp.org helbidean edo 944 759 576 telefono zenbakian.

 

 

X