Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » Lan eskaintza: Komunikazio arduraduna

Lan eskaintza: Komunikazio arduraduna

KONPETENTZIAK:
Elkartearen zuzendaritzaren/lehendakaritzaren arabera bere ardura izango da barne zein kanpo
komunikazio korporatiboaz arduratzea. Pertsona proaktiboa, sortzailea bilatzen dugu, komunikatzeko eta
moldatzeko gaitasun handia duena eta sektorearen gaurkotasunarekin lotura duena.

BALDINTZAK:

  • Hizkuntzak: Euskara (EGA) eta ingelesa (C1-Advance) menderatzea.
  •  Informatika: Officeko (Word, Excell, Power Point) y Adobeko (Photoshop, Indesign, Illustration) ezaguera aurreratuak.
  •  Besterik: ERP tresnak ezagutzeak
  • Tituluak: Publizitatea eta Harreman Publikoak, Marketina edo antzekoak.
  • Esperientzia: Gutxienez 2 urteko esperientzia antzeko lanpostuan
  • Libre egotea: Noizean behin libre egon beharko da bidaiatzeko eskualdean, nazioan eta atzerrian.

EGINKIZUNAK:

  • Elkartearen, eduki-, marketin- eta komunikazio-politikak diseinatzea, planifikatzea eta
    inplementatzea.
  •  Barne zein kanpo komunikazioaren koherentzia bermatzea garatu behar diren elementu eta
    ekintza guztietan.
  • Offline zein online komunikatzeko plana egitea eta inplementatzea.
  • Publizitate-kanpainak (online zein offline) diseinatzea eta kudeatzea.
  • Hobetzeko aukera berriak aztertzea eta inguru digitalean gauzatzen diren aldaketen berri izatea.
  •  Web edukiak sortzeko, sartzeko eta eguneratzeko prozesua zehaztea.
  • Edukiak kudeatzeko plataformak administratzea.
  •  Informazioa antolatzea zein edukiak idaztea, SEO/SEM idaztea.
  •  Edukiak eta horien hedapena hedabideetan prestatzea (testua eta ikus-entzunezkoa).
  •  Harreman publikoak: bezeroen, erabiltzaileen, bisiten eta komunikabideen arreta.
  • Newsletterra sortzea eta bidaltzea.
  • Promozio-materialen, dossierren, aurkezpenen,… diseinu grafikoa egitea.
  • Erabiltzaileekin izandako interakzioen emaitzen aldizkako segimendu eta analisiak burutzea.

BALDINTZAK

  • Dedikazio esklusiboa eta arduraldi osoa.
  • Lanean hastea 2019ko abuztuaren 19ean lanaldi erdian izango da.
  • Obra edo Zerbitzu jakin baterako lan kontratua urte bateko iraupenarekin, iraunaldi mugagabekoa bihurtuz epe hori pasa ondoren.

ESKARIAK

Aukeraketa prozesuan parte hartu nahi dutenek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  • Motibazio gutuna.
  • Curriculum Vitae
  • Dokumentazioa (zihurtagiriak, testuak, argitalpenak, etab.) profil profesionala, baldintzen betetzea eta baloratzeko gainerako alderdiak egiaztatzen dituztenak.

Dokumentazio guztia PDF dokumentu bakarrean (gehienez 10 MB) bidali behar da, “Haceria Arteak Elkarteko komunizakio arduraduna” gaia adieraziz helbide elektroniko honetara: administracion@haceria.com

Eskaintza honen inguruko kontsulta guztiak posta elektroniko bidez soilik argituko dira, helbide elektroniko berdinarekin.

HAUTAGAIEN HAUTAKETA PROZESUA

  • Entregatutako eta onartutako dokumentazio digitalaren baliozkotzea.
  • Aurkeztutako hautagaien aurretiazko hautaketa.
  • Elkarrizketa pertsonaletarako finalisten hautaketa.
  • Finalistekin elkarrizketa pertsonala.
  • Hautagaiaren hautaketa.

Elkarrizketa pertsonalean, eskatuz gero, aurrez entregatutako PDF dokumentuen bertsio originalak aurkeztu beharko dira.

Epaimahaia Haceria Arteak Elkarteko kideek osatuko dute.

Elkartea ez da bidaien kargu egingo elkarrizketa pertsonaletarako hautatua izanez gero.

EPEAK

Eskaera aurkezteko epea 2019ko uztailaren 22an amaituko da. Hautagaitzak entregatu ahal izango dira:

  • Posta elektronikoz “Haceria Arteak Elkarteko koordinatzailea” gaia adieraziz administracion@haceria.com helbidera. Hautagaiei mezu bat helaraziko zaie eskaera eta dokumentazioa jaso dela baieztatuz.
  • Postaz:

” Haceria Arteak Elkarteko komunikazio arduraduna”

Haceria Arteak Elkartea

Pintor Ignacio Zuloaga kalea, 9 .

48014- Bilbo

 

Leave a Reply

X