Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » #masde20

#masde20

Azkeneko 22 urteetan elkarte soziokultural honek egindako lana ospatu nahi du #masde20 proiektuak.

2019 berezia izango da hACERIA arteak elkartearentzat, aretoak izen bera du: hACERIA aretoa eta kudeatzen dituen beste lekuen antzera desagertuko dira Deustuko Erriberan eta Zorrotzaurren leku berriei bide emanez.

Udan lekualdatuko gara Deustuko Erriberan kokatutako beste pabiloi batera; horregatik, La Haceria ezaguna den aretoa ezin dugu alde batera utzi merezi den omenaldi bat egin gabe. Honetan, azken bi hamarkadetan eginiko eduki, ekitaldi, aukera eta emanaldi anitzen errepasoa egingo diegu.

#masde20 hogei urtez baino gehiagotan ikusi ditugun emanaldiez osatzen da, Late Night formatuan eginiko 4 programetan eta 5 remaketan  hain zuzen ere. Guzti honek La Haceriak, orokorrean Bilbon eta OFF Bilbao-n zehazki, artearen eta kulturaren munduan izan duen garrantzia islatuko du.

Apirilaren 14an hasi zen omenaldia “La Pasión: bizitza eta Jesusen heriotza” (1997an La hACERIAn eginiko lehenengo proiektua)  emanaldiarekin, eta ekainaren 2an bukatuko da ekimen berri batekin Bilbon, ZAWP Dates alegia.

LA PASIÓN #MASDE20 I #MASDE20 ZINE
#MASDE20 II #MASDE20 CSI #MASDE20 III
#MASDE20 IV SO IN LOVE ZAWP DATES
X