Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Memoria Bisuala

Memoria Bisuala

¿Auzoan bizi zara, edo bertan lan egin duzu? Lagundu historioa jasotzen eta zabaltzen
info@zawp.org  944 759 576

Deusto eta Zorrotzaurreko Memoria Bisuala proiektuan, irudi eta elkarrizketen bidez Erriberako auzotarrek eta enpresek burututako ekintzei buruzko informazioa bildu nahi dugu, ziklo sozial eta ekonomiko ezberdinen ondorioen islada barne.  Guzti hau, XX. mendean zehar gertatutako aldaketa sozial eta arkitektonikoaren morfologiaren inguruko marrazki bat egiteko. Argazkigintza une iheskor izostuak mantentzeko modua da. Begirada baten emaitza, irudia, oroimenaren bidez gune baten historia ezagutu nahi dutenen begirada izan daitekeen memoria sortuz, behatzaile batek harrapatutako unea eta leku zehatza jasotzen du. Erriberako auzotar eta langile berezi batzuen oroimen eta bizipenen ondorioz eraikitako memoria kolektiboa.

Baina harreman, gertakari, sentimendu eta interpretazioen montaduraz osatutako memoria kolektibo hau baita, hausnarketa eta praktika artistiko baten eragilea izan daiteke. Aurrerantz egiteko bultzada, etorkizuna orainean, eraikia. Ia ukitu ahal ziren presentzien eta ia desagertzeko zeuden testigantzen bidez, herriaren berezko memoria eraikitzen dute, hau Michel de Certeauk “Oinezkoentzako Erretorika” izendatzen zuen.

X