Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Memoria Bisuala » Jatorria eta historia

Jatorria eta historia

Penintsula hasieratik lanerako eta bizitzeko leku moduan diseinatua izan zen, auzoaren izaerak ondo erakusten duen moduan. Penintsula, kanalaren lanak amaitzean sortu zen, 1968an, Bilboko hiribilduaren eta erribera industrialaren anexioa gertatu ondoren, 44 urte beranduago. Ordura arte, eremu hau guztia Deustuko Tomate famatuak eta bizileku burgesek betetzen zuten, beste batzuen artean. Gaur gun, gainbeheran dagoen auzo baten antza duen arren, 400 bat auzokide bizi dira bertan. Hauetako asko handin nagusikoak dira eta penintsularen forma luzearen ondorioz, inkomunikazio arazoak sortzen dira. Honek, esparru eta igarobide berriak sortzea galarazten du.

LaRibera10

Erribera berdin baten barruan sortutako bi auzo: Deustu eta Zorrotzaurreko Erribera. Hirigunetik ezberdindua dagoen lurralde eremu identitatea ez ezik, penintsularen barruan ere identitatea garatu dute. Bilboko hirigunetik hurbilen dauden industrial birmoldatze prozesutik kanpo geratu zen gunea da. Ondorioz, beste zonaldeetatik ezberdina den errealitate batean bizitzea eragin du. Urbanistikoki, sozialki eta ekonomikoki aldatzen joan den auzoa. Aldi berean, nahiz eta peninsulako jarduera ekonomikoak behera egin duen, bere izaera eta memoria mantentzeko gai izan da. Bizitza estiloa eta izaera geografiko/fisikoa mantendu izan du.

Gaur egun, 50 urte baino gehiago iraungo duen berregituratze prozesu bati aurre egin behar dio. “Bitartean” deritzogun testuinguru honetan, gure lana abiarazi eta garatzen dugu.

X