Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Memoria Bisuala » Oroimen kapsulak

Oroimen kapsulak

DeustukuErribera eta #Zorrotzaurre historia handia duen auzoa da. Irla bilakatuko den penintsula eraikin industrialak, etxebizitzak eta tabernak osatzen dute.

Gaur egun zaila da sinistea iraganean auzoak denetatik zeukala, harategiak, tabako-dendak, ile-apaindegiak…
ZAWPen, #bitartean lan egiten, auzoaren memoria bisuala sortzen ari gara, eta helburu horrekin azkenengo urteetan elkarrizketa desberdinak egin ditugu langile, auzotar eta ostalariei askoren artean.

Historiak gauza asko aldatzen ditu, jendea, kultura, pentsamenduak … eta paisaiak ere aldaketak jasatzen ditu.

ZAWPen #DeustukoErribera eta #ZorrotzaurreErriberaren #oroimenbisualean lan egiten ari gara, horrela astero bideo bat aterako dugu, auzoaren iragana gordetzeko, jendearen eta historiak ekarri dituen aldaketen bitartez.

Bideo honetan protagonista kanala da.

Etorkizunean irla izango dena, ez zen beti penintsula izan.

#oroimenbisuala proiektuaren bidez bazter bakoitzaren berezitasuna gogoratu nahi dugu, gure kasuan #DeustukoErribera eta #Zorrotzaurre hain zuzen ere.

Bilbo erdian dagoen herri txiki baten moduan aldatzen joan den auzoak ez du bere berezitasun hori inoiz galdu.

Gabon oso onak pasa! Eta hurrengo urtean datu eta istorio berri gehiago kontatuko ditugu.

 

Mundu guztiak daki “Chiquilin” gailetak zeintzuk diren, baina gutxik dakite orain dela urte batzuk, #DeustukoErribera eta #ZorrotzaurreErriberan egiten zirela. 1920ean #Artiach enpresa Erriberara mugitu zen, eta 800 bat langile izatera iritsi ziren, gehienak emakumeak.

Horrela, eraikina eta langileak Erriberaren pasaiarekin bat egin zuten, eta egunero jende pilo bat mugitzen zen Erriberaraino, gaur egun zaila da sinistea baina iraganean Erriberak ikaragarrizko bizitza zuen.

#oroimenbisuala proiektuaren bidez, gaur emakume guzti horiek gogoratu nahi ditugu!

Askotan auzo bat ondo ezagutzeko, kaleak osatzen duten tabernetara joan beharra dago.

Hori egin genuen 2012. urtean #oroimenbisuala proiektuarekin.

Bideo honetan bi ostalarirekin hitz egin genuen, eta iraganari buruz hitz egiten digute, gogoratuz nola etorkizunean irla bilakatuko diren auzo hauek bizitza ikaragarria zuten. Taberna guztiak langilez betetzen ziren, menu edo kafeen bila.

Baina jakina da, bizitza aldaketa konstante bat dela, eta Erriberak aldaketa pilo bat jasan ditu eta oraindik aldaketa gehiago ditugu aurretik,

auzoa hobetzea itxaro dezagun

Orain dela gutxi #DeustukoErribera eta #ZorrotzaurreErriberaren langile, auzotar eta bisitariak botez kanala zeharkatu ahal zuten.
Denborarekin gutxinaka boteak desagertzen joan ziren, Erriberara etortzen zen jende kopurua bezala.

#oroimenbisuala proiektuarekin gaur bote horiek gogoratu nahi ditugu, eta penintsulara ekartzen zuten xarma.

Leku askotan desindustralizazioa egon da, eta toki horietako bat #DeustukoErribera eta #ZorrotzaurreErriberaren da.
Etorkizunean irla bilakatuko den auzoaren paisaia, jaraunspen industrial handia dauka, gutxinaka auzoak zuen jende fluxua galtzen joan da eta gaur egun hormigoi eraikin huts zabalak osatzen dute Erribera. Zorrotzaurreren plangintza urbanistikoaren #bitartean gaude.
#oroimenbisuala proiektuarekin iraganeko Erribera gogoratu nahi dugu.

Tokiak pertsonen antzera, etengabe aldatzen hari dira.
#DeustukoErribera eta #ZorrotzaurreErriberaren kasuan, auzoak hasieratikan gaur egun arte aldaketa asko jasan ditu, #oroimenbisuala proiektuaren bitartez ZAWPek iragana gorde nahi du, etorkizuna hobeto ulertzeko asmoarekin. Eta auzotar edo auzotar ohiekin hitz egin eta gero galdera desberdinak sortzen zaizkigu, Aldaketaren bidez, Erriberak bere xarma galduko du? Iraganeko handitasuna berreskuratuko du?

X