Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Pribatutasuna

Pribatutasuna

Pribatutasuna eta datuen babesa

www.zawp.or webgunearen bitartez bildutako datu pertsonalak konfidentzialki erabiliko dira beti, datu pertsonalak babesteari dagokionez indarrean dagoen legedia betez; hau da Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DPBL) eta hori garatzen duen Erregelamendua (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua) onartzen duena. Datuak ZAWPeko fitxategi automatizatuetan sartuko dira.

ZAWPek datuen konfidentzia osoa bermatzen du. Bestalde, erabiltzaileek baimena ematen dute datuen tratamendurako webgune hau erabiltzean.

ZAWPek bere datu pertsonalen webgunean jasotako informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzeko neurri guztiak hartu ditu arlo teknikoari zein segurtasunari dagokienez. Hala ere, erabiltzaileak Interneteko segurtasun neurriak erasoezinak ez direla jakin beharra dauka.

ZAWPek datu hauek gordeko ditu denboraldi zehaztugabean, erabiltzaileak kontrakoa adierazten ez badu. Igorleak onartzen du emandako informazioa eta datu pertsonalak bereak, zehatzak eta egiazkoak direla.

Sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta deuseztatzeko eskubidea

Datu hauei buruz, erabiltzaileak edozer momentutan egikaritu ahal izango ditu emandako datu pertsonaletan sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta deuseztatzeko eskubideak. Horretarako eskaera idatzia edo telematikoa egin beharko du webgunean adierazitako helbideetan.

COOKIEN erabilera

Webgune honetan ez dira ez cookiak ez bitartekoen jarraipena erabiltzen.

X