Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Destacados » Repair Café proiekturako bolondres bila gaude

Repair Café proiekturako bolondres bila gaude

ZAWP-en pertsona jubilatu bolondresen bila gaude igande goizetan Repair Café proiektuari hasiera emateko.

ZAWP-era heldu berri da, baina 2007. urtean Herberehetan sortutako proiektua da Repair Café. Irabazi asmorik gabeko lanean oinarri baten gainean jaio zen, helburu komertzialik gabe. Auzoarentzako topaleku bat izan nahi du Repair Cafék. Elkarretaratze horren inguruan datza proiektuak, non jendea elkartzen da gauzak konpontzeko baina, bereziki, jakintza transmititzeko eta tokiko pertsonen arteko kontaktua sustatzeko.

Zergatik Repair Café?

Egunerokotasunean, zaborrera gauza gehiegi botatzen ditugu, nahiz eta matxura txikiren bat izan, edo konpondu daitekeen aparatua izanda,botatzea erabakitzen dugu , eta berri bat erostea. Tamalez, konponketaren kultura ez dago oraindik hain barreiatuta gure testutinguruan. Jendeak gauzak nola konpondu ahaztu ditu. Jakintza hauek, poliki-poliki galtzen joan dira, eta eskulan hauek egiteko gai diren pertsonak gizarteak ez ditu behar dituen bezala baloratzen. Repair Café hau dana aldatzera dator! Alde batean zegoen jendea erdigunera bueltatzen da, ezagutza praktikoak partekatzen ditugu, aparatoak denbora gehiago erabiltzen ditugu eta ez ditugu bota behar, beraz, lehengai gutxiago behar dira eta energia gutxiago behar da produktu berri gehiago egiteko. CO2 jaurtiketak murrizten ditugu, fabrikazio eta birziklatze prozesuetan, CO2 jaurtiketak eragiten direlako.

Gauzak konpondu ditzakeen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, edo pertsona hori zu baldin bazara, jarri gurekin kontaktuan info@zawp.org email bidez. Zurekin ikasteko gogoak ditugu!

Leave a Reply

X