Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » TEH Conference 85

TEH Conference 85

Maiatzaren 24tik 27ra ZAWP-ek Trans Europe Halles-en 85.Konferentzia antolatuko du “Mientras Tanto. Space-time intruders” izenburupean

 

ZAWP ETA TEH CONFERENCE 85

1997an, Haceria Arteak Kultur Elkarteak Zorrotzaurre penintsulako fabrika zahar bat berreskuratu zuen aktibitate artistiko eta kulturaletarako. Orduz geroztik, erakundeak bere jarduera sorkuntza artistikora bideratu du. 2008an, Elkarteak ZAWP (Zorrotzaurre Art Work in Progress) hasi zuen, penintsularen hirigintza-planak sortutako “bitartean” egoerari aurre egiteko. Ordura arte eremu postindustrial ia abandonatuta zen.

Gaur egun ZAWPek aktibitate kultural, kreatibo, eta artistikoak jasotzen dituzten zazpi eraikinez osatutako ekosistema kudeatzen du. ZAWPen bidez Haceria Arteak aukeraz betetako ekosistema sortu du, non auzokideak eta komunitate energetiko eta kreatiboak eremuaren berritze prosezua bultzatzen dute. ZAWP orain erronka berriari aurre egiten dio: 2019an eraikin gehienak desagertuko dira.

TEH Conference 85 ZAWPen eta Europako beste proiektuen izaera iragankorraren inguruan lan egitera bideratuko da. Konferentziak mahai inguruak, tailerrak, prestakuntza ikastaroak eta identifikazioa, jendea, lekuak edo espazioak bezalako gaiei buruzko programa eskainiko du.

MIENTRAS TANTO. SPACE-TIME INTRUDERS

Hogei urte oso denbora gutxi dirudite hiri baten bizitzan, hala ere, hogei urte dira Bilbok behar izan dituenak industriaren gainbeheraren ondoren eraldatzeko eta berpizteko. Hogei urte dira ere behar izan ditugunak hiria eraikitzeko moduari beste ikuspegi batetik aurre egiteko. Perspektiba bat non argazkiak ez dira aurreko eta ondorengokoak, baizik eta denbora berez den continuumaren ikuspegiak, eta igarotzen den bitartean burutzen ditugun akzioenak.

ZAWP-en, Bitartean aukeratu dugu lan-espazio eta filosofia gisa eta horregatik, artea eta kulturaren bidez, trantsizio eremu batean lan egin dugu, Zorrotzaurre penintsulan, 20 urtez. Ikasi duguna partekatu nahi dugu. Besteek dakitenaren inguruan ikasi nahi dugu. Eta pertsonek bizi duten “Bitartean”-ari buruz hitz egin nahi dugu, kultur guneak espazio gisa, proiektu artistikoak.

Hogei urte asko direlako hiriaren bizitzan, baina askoz ere gehiago proiektu eta pertsonen bizitzetan, Maiatzak 24tik 27ra Bilbon egingo den Trans Europe Hallesen 85. Biltzarran, “Mientras Tanto” kontzeptua balioan jarri nahi dugu, existitzen den une erreal bakarra bezala: Hemen gaude, orain eta zerbait egingo dugu daukagunarekin.

FACTORIES OF IMAGINATION TRAINING DAY

Biltzarraren aurreko egunean, 2018ko maiatzak 23an, merkataritza ereduak eta antolaketa sustatzeko prestakuntza egun osoa egongo da Factories of Imagination proiektuaren barruan. TEHko bazkide eta aditu batzuek euren esperientziak partekatuko dituzte haien testuinguruetan soluzio praktikoak eta aplikagarriak garatu behar dituzten kultura erakundeekin.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Bilbo

Urbanismoaren Akademiaren epaimahaiak Bilbo saritu du “Europako hiri onena” sariarekin. Horretarako aspektu urbanistikoak ez ezik, Bilbo ingurumen, gizarte, berrikuntza, eta nortasun arloak kontuan izanda ere ebaluatu egin da.

Bilbo beti industria-hiria izan da, batez ere metalurgia eta itsas industriara bideratuta. XX. mendearen azkenean eta industria birmoldaketaren ondorioz, Bilbok ekonomiaren aldaketa izugarria jasan behar du. Ekonomi ziurgabetasuna urteetan izan eta gero, Hiriak bere dinamismoa berreskuratzen du eta hiri eta ingurugiro berregituratzean murgilduz zerbitzu-hiria bihurtzen da.

Bilbo Berri honen ezaugarri nagusia, Frank Gehryk diseinatutako Guggenheim Bilbao Museoa da baina badira berregitura eta aldaketa sakona bermatu duten beste hainbat arrazoi. 25 urteetan zehar, Bilbo bere industria egitura aldatzen joan da eta hiriko hainbat eremu nagusi zaharberritu ditu. Hauen artean azkena Zorrotzaurre eta Deusto Erribera dira, ZAWPen aktibitatearen auzoak.

Bidaia eta ostatua

Bilbora nola heldu eta ostutuaren inguruko informazioa aurkitu dezakezu hemen.

Izena emateko epea otsailaren amaieran irekiko da.
Laster informazio gehiago prest izango dugu.

 

FOI-CE-768x154

Leave a Reply

X