Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » “TOTAL BRUTAL” Nir de Volff-ekin

“TOTAL BRUTAL” Nir de Volff-ekin

Lehen aldiz Bilbon koreografo eta zuzendari israeldarrak, Nir de Volff-ek, dantzari, aktore eta antzezleentzako deialdia egin du ikastaroan parte hartzeko: TOTAL BRUTAL auto-esplorazio laborategia eta elkarteak lan sortzaileentzako erabilitako metodoaren esplorazioa.

Haceria Eszeniko Club, Haceria Aretoa, antzerki taldearen barruan eta Goether Institutuaren laguntzaz TOTAL BRUTAL ikastaroa aurkezten dute. Helburua lanketa fisikoa ez ezik, parte-hartzaileek beraien arteko konexioa sustatzea eta lan sare nazional-internazionalak hedatzea ere da.

Azken urteetan, De Volff-ek “USE-ABUSE” metodoa garatu du gure egitura somatikoa esploratzeko asmoz eta gure arnas aparatuarekin dugun lotura harmoniko-ezharmonikoa ezagutzeko. Metodo hau gorputzarekin dugun koordinazio harmonikoaren inguruko ikerketan aplikatu izan da, dantzari, aktore eta antzezleen sistema emozionalean dituen ondorioekin. Gizabanakoaren gorputzean askatasuna eta zintzotasuna estimulatzen du. Burubideak alboratzera bultzatzen da. Izan ere, energia eta mugimendu guztiak ateratzeko lanketa egiten da.

Sarri irakasleek pentsatzen dute ikasleek arnasketa organikoa erabiltzen dutela mugitzeko helburu soilarekin. TOTAL BRUTAL ikastaroa arnazketan zentratzen da gure mugitzeko moduan laguntzeko asmoz, sormena eta askatasuna egitura somatikoan.

Ikastaroak norbanakoaren muga fisikoak hedatzea bilatzen du. Kalitate poetikoa eta sormena landu gorputz atmosfera integratua hedatzeko.

Ikastaroa dantzari, aktore eta antzezleentzako zuzendua dago.

Egunak: Ekainaren 5tik 11ra.

Ordutegia: 10:00-14:30

Prezioa: 250€

IZENA EMATEA

 

Kolaboratzailea:

GI_Logo_vertical_green_sRGB

Leave a Reply

X