Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » ZAWP 2017ko Nazioarteko egonaldien programaren ebazpena

ZAWP 2017ko Nazioarteko egonaldien programaren ebazpena

ZAWP 2017ko nazioarteko egonaldiaren deialdi eskaera epea ireki zenetik hainbat eskaera jaso ditugu. Diziplina arlo ezberdinetako eskerak iritsi zaizkigu baina soilik 3 proiektu izan dira aukeratuak 2017.urteko egonaldian garatuak izateko:

  • AQUÍ: RIBERA DE DEUSTO:

Dadi Dreucol (Málaga)

Diziplina: Parte-hartze urbanoa / Arte dokumentala

Iraupena: 5 aste

Proiektu honek herriko auzotarrak egonaldiko artistaren prozesu kreatiboan murgiltzeko helburua du. Ingurunean egingo den ikerketa eta auzoko herritarrekiko komunikazio espontaneoaren bidez jasotako informazioa bildu eta gero hausnarketa bat egingo da. Horrela, auzoko jendearen parte hartzea sustatuko da auzoa beraien parte sentitu dezaten, modu pertsonal, erakargarri eta erreflexibo batean.

  • OUT OF NEITHER

Víctor Solanas (Zaragoza)

Diziplina: Esku hartze urbanoa

Iraupena: Aste bat

Proiektu hau Deustuko Erriberako eta Zorrozaurreko analisiak egitean datza esku hartze urbanoaren bidez, material “ez agresibo”-en bidez, zinta adierazgailuarekin adibidez. Helburua auzoko esparru txikietan paretak, zutabeak edota lurzoruak eraldatuz efektu optikoak lortzea da.

  • AUTOMATIC STRUCTURE:

Renata Machyckova (Txekiar Errepublika)

Diziplina: Plastika

Iraupena: 2 aste

Egitura eta materialen arteko loturarekin erlazionatutako proiektu plastikoa da. Renata-ren kasuan, argizaria izango da bere lanetan erabiliko duen materialik nagusiena.

 

Eskerrak eman nahi dizkiegu ZAWP egonaldietako deialdi honetan munduko leku ezberdinetatik parte hartu eta interesa azaldu duten kolektibo eta sortzaile guztiei

Leave a Reply

X