Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP DENDA pop-up

ZAWP DENDA pop-up

ZAWP DENDA ZAWPen eta bere barne dauden proiektuen informazio puntu bezala eta oinarrizko elikagaien salmentarako jaio den auzo denda txikia da.

Horrela, ZAWP  ekosisteman gertatzen diren jardueren informazio-puntua da.

Era berean, eguneroko produktuak sormenarekin eta artearekin nahasten diren denda honetan, pop up espazio bat gordetzen da, non sortzaile ezberdinek beraien diseinu edo sorkuntzak erakutsi eta saldu ahal dituzten. Gune hori produktu berriak ezagutzera emateko, bezero potentzial berrien arreta erakartzeko edo dagoeneko interneten saltzen diren produktuak bezeroei hurbiltzeko erabiliko da.

Zure sorkuntzak ZAWP DENDAko pop-up espazioan azaldu eta salmentan jarri nahi dituzu?

Eskaera orri hau bete eta zurekin kontaktuan jarriko gara.

Zalantzarik badituzu, gurekin kontaktuan jarri ahal zara zawpdenda@zawp.org emailari mezua bidaliz edo 944 759 576 telefono zenbakiari deituz eta lagunduko zaitugu.

Informazio guztia hemen jeitsi ahal dezakezu.

Udako ordutegia (Uztaila):

  • Asteartetik ostiralera: 10:30 – 13:30
X