Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Denda

ZAWP Denda

ZAWP DENDA ZAWPen eta bere barne dauden proiektuen informazio puntu bezala eta oinarrizko elikagaien salmentarako jaio den auzo denda txikia da.

Horrela, ZAWP denda ekosisteman gertatzen diren jardueren informazio-puntua da, hala nola: Haceria-ren agenda, Plastik redek edo Ukelabek antolatutako tailerrak…

Jakitegi honetan une desegokienean bukatzen den azukrea, zein janaria prestatu nahi ez duzun egunerako sardina-ontzia aurkituko duzu.

Produktu horiek, gainera, bidezko merkataritzako produktuekin eta elikagai ekologikoekin konbinatzen dira, Sustraiak eta La Tienda Comprometida zawpers egoiliarren eskutik, bizimodu jasangarria defendatuz.

Era berean, eguneroko produktuak sormenarekin eta artearekin nahasten diren denda honetan, pop up espazio bat gordetzen da, non sortzaile ezberdinek beraien diseinu edo sorkuntzak erakutsi eta saldu ahal dituzten. Gune hori produktu berriak ezagutzera emateko, bezero potentzial berrien arreta erakartzeko edo dagoeneko interneten saltzen diren produktuak bezeroei hurbiltzeko erabiliko da.

Zure sorkuntzak ZAWP DENDAko pop-up espazioan azaldu eta salmentan jarri nahi dituzu?

Eskaera orri hau bete eta zurekin kontaktuan jarriko gara.

Zalantzarik badituzu, gurekin kontaktuan jarri ahal zara zawpdenda@zawp.org emailari mezua bidaliz edo 944 759 576 telefono zenbakiari deituz eta lagunduko zaitugu.

Informazio guztia hemen jeitsi ahal dezakezu.

 

ZAWP kamisetak gustuko dituzu baina ez daukagu zure neurridun kamisetarik ezta gustuko duzun koloreko kamiseta?

Zure kamiseta eta bestelako artikulu pertsonalizatuak zuk nahi duzun neurri eta koloretan hemen erosi dezakezu: zawp.camisetaimedia.com

Hauek dira Zawp dendan aurkituko dituzun proiektu eta marka batzuk:

Udako ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 10:30 – 13:30
X